Edukira joan

Xabier Ortiz de Luzuriaga BTT

Wikipedia, Entziklopedia askea

Xabier Ortiz de Luzuriaga BTT trabesia[1], txirrindulari honen omenez egiten den mendi bizikletako froga da. Antolakuntzak urtero prestatzen duen ibilbide desberdinean 250 eta 350 lagun inguru elkartzen dira. Xabier, 2004ko maiatzaren 27an hil zen, auto istripu batean. Legazpin egiten da, Xabierren lagunek antolatua.

Facebook[2] orrialdea 2012ko otsailaren 27an eratu zen. Inskripzioa webgunearen bidez[3] egiten da, aldez aurretik. Hegialde auzotik abiatzen da eta 34 kilometro inguruko luzeera dauka. Egun honetan, Xabier gogoratzen da familiari aurresku bat dantzatuz, irteeran.

2020. urtean, Covid-19 pandemia dela eta, bertan behera geratu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Diez años recordando a Xabier Ortiz de Luzuriaga sobre los pedales» El Diario Vasco 2014-05-26 (kontsulta data: 2021-12-31).
  2. «Hasi saioa Facebook-en» Facebook (kontsulta data: 2021-12-31).
  3. (Gaztelaniaz) Xabier Ortiz de Luzuriaga XXI – Btt Trabesia. (kontsulta data: 2026-02-19).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.