Edukira joan

Urkabustaiz

Urkabustaiz
 Araba, Euskal Herria
Izarra, Urkabustaizko udalburua

Urkabustaizko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaGorbeialdea
Izen ofiziala Urkabustaiz
AlkateaXabier Alvarez de Arkaia Fernandez de Landa
(Euskal Herria Bildu)
Posta kodea01440
INE kodea01054
Herritarraurkabustaiztar
Kokapena
Koordenatuak42°57′17″N 2°54′12″W / 42.954722222222°N 2.9033333333333°W / 42.954722222222; -2.9033333333333
Mapa
Azalera60,49 km²
Garaiera633 metro
Distantzia27 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.470 (2025:  8)
alt_left 655 (%44,6) (%48,7) 716 alt_right
Dentsitatea22,09 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 41,77
Zahartze tasa[1]% 13,85
Ugalkortasun tasa[1] 72,61
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 87,78 (2011)
Genero desoreka[1]% 5,39 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 8,96 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 40.96 + % 14.58 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]% 17.6 (2021)
Etxeko erabilera[4]% 16.76 (2021)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.urkabustaiz.eu/

Urkabustaiz Arabako ipar-mendebaldeko udalerri bat da, Zuia-Gorbeialdeako kuadrillakoa. Arabaren ipar-mendebaldean dago, Gasteiztik 27 bat kilometrora, komunikazioen bidegurutze garrantzitsu batean. Herri txikiz osaturiko udalerria da, populazio gutxikoa eta nagusiki nekazaritzari lotutakoa.

Izarra da herriburua.

Urkabustaiz udalerriaren mapa
Goiuriko ur-jauzia (Goiuri-Ondona, Urkabustaiz)

Udalerria isurialde kantabriarraren eta mediterraneoaren mugan dago kokaturik, iparraldera begira, eta bi gune erabat ezberdin ditu. Alde batetik, hegoaldea eta erdialdea larrez eta basoz estalitako lautada bat da, muinotxoz jositakoa, 600-850 metroko garaieran dagoena; iparraldean, berriz, Altube ibaiak osatzen duen arroa dago, batez ere pagadiz estalia, 400 metroko garaiera inguruan. Bi alde hauek banatuz, oso aldapatsua den kare-harrizko aurrealde bat dago.

Udalerriak ez dauka mendi alturik, baina udalaren ipar-ekialdean Gorbeia mendia dago.

Kokagune geografiko berezia denez, bidegurutze historikoa izan zen, Leintzerako, Arabako Lautadarako, Urduñarako eta Miranda de Ebrorako bideak lotzen zituena. Gaur egun ere, Bizkaia eta Araba lotzen dituzten bide nagusiak igarotzen dira bertatik. Bilbo eta Miranda lotzen dituen trenbideak udalerria gurutzatzen du iparraldetik hegoaldera, eta geltokia dauka Izarran. AP-68 autopista ere udalerriaren ekialdetik igarotzen da, eta Bilbo eta Miranda lotzen ditu honek ere. Bestalde, udalerriaren ekialde horretan, baina Izarratik 2 kilometro ingurura, AP-68 eta Gasteizera doan N-622 autobidearen lotunea dago.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Donemiliagako goldeko pasartea: In Quartango, XII<m> regas: In Urca, octo regas. Boara (Bocara c marratua), una rega. Irzu, una rega. Revendeca, una rega. Olhaerrea, una rega. Bardahuri, una rega. Alfoze de Fornello, XX <regas>...

Urkabustaiz izena Urkaerria eta Bustaiz antzinako izenek konposatua da. Urkaerriak Goiuri-Ondona, Oiardo, Uzkio eta Untza-Apregindana kontzejuak biltzen zituen. Bustaizek, berriz, Beluntza eta Izarra.

Urka aipatua agertzen da Donemiliagako goldean: Urca. (1025).

Gero beste hainbat aldaera ere topatu dira dokumentu zaharretan: Urcabustaiz (1463), Urcavuscas, (1475); Vrcabuztayz, (1483); Hurcabustaiz, (1501); Vrcabustaez, (1514); Hurcabuiz (sic), (1520); Vrcabustaiz, (XVIII. mendean); Urcabustaiz, (1849).[5]

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerria hamar kontzejuz osatua dago (kontzeju horietako batzuek herri bat baino gehiago dute):

Lehen sektoreari oso lotuta dagoen udalerria izanik, Urkabustaizek populazioa galdu zuen etengabe XX. mendearen bigarren erdian, bertakoak hirira joatearen ondorioz. XXI. mendean, berriz, populazioaren biziberritzea gertatu da, komunikazio bideak hobetzean hiriko jende asko bertaratu baita.

Biztanleriaren tamainaUrtea800900100011001200130014001500189019201950198020102040UrkabustaizBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Urkabustaizen»
Urkabustaizko udaletxea, Izarran

2023-2027 legegintzaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
2023ko hauteskundeen ondorengo Urkabustaizko udalbatza
Alderdia 2023ko maiatzak 28
Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu (EHB)
6 / 9
409 (% 58,26)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 9
261 (% 37,18)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 9
17 (% 2,42)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
15 (% 2,14)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Hauek izan dira Urkabustaizko azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[6]
Angel Hernandez Mendiguren[6][7][8] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Aurelio Velasco Uriarte[6][7] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Aurelio Velasco Uriarte[6][7] 1987 1991 Euzko Alderdi Jeltzalea
Francisco Javier Carro Iglesias[6][7][9] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Francisco Javier Carro Iglesias[6][7][9] 1995 1999 Euzko Alderdi Jeltzalea
Francisco Javier Carro Iglesias[6][9] 1999 2003 Euzko Alderdi Jeltzalea
Francisco Javier Carro Iglesias[6][9] 2003 2007 Euzko Alderdi Jeltzalea-Eusko Alkartasuna
Jesus Angel Herrero Manzano[6][10] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Antonio Lopez Goitia[6][11] 2011 2015 Bildu
Begoña Ganzabal Zurbitu[6][12][13][14][15] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Xabier Alvarez de Arkaia Fernandez de Landa[6][15][16][17][18] 2019 2023 Euskal Herria Bildu
Xabier Alvarez de Arkaia Fernandez de Landa[18][19][20] 2023 Jardunean Euskal Herria Bildu
2027 2031

Araba Bus sareko eta lineek zerbitzua ematen diote udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
14Gasteiz
(geltokia)
ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)Izarra
15Gasteiz
(unibertsitatea)
Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (geltokia)ZaitegiMurgiaSarriaMurgia (Paularrak)AmetzagaBeluntza (Soleta)IzarraLezamaLarrinbeAmurrioAmurrio (San Jose)Luiaondo (Malato)LuiaondoLaudio (Gurutze Gorria)LaudioAretaLaudio (Ugarte)OkondoArtziniega

Gainera, Eskualdeko Garraioa sareak 2 linea ditu udalerrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
3Amurrio
Urduña
TertangaDelikaArtomañaAloriaUrduña (geltokia)LekamañaSaratxoInosoZiorragaBaranbioLezamaLarrinbeAmurrio (gasolindegia)Amurrio (geltokia) Amurrio
Urduña
5Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi
Urduña (suhiltzaileak)ApregindanaUntzaUzkio UrkabustaizOiardoGoiuriBeluntzaZiorragaAltubeGillernaLukianoAperregiDonamaikiaJugoBitorianoZarateMarkiaSarriaOlanoLetonaZaitegiUrduña
Izarra
Murgia
Gopegi

2016an Urkabustaizko biztanleen artean %48,3 euskaldunak ziren.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Izarra erreka, Izarra auzoaren gertu.

Urkabustaiztar ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 6 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. (Gaztelaniaz) Salaberri Zaratiegi, Patxi. (2015). «Araba/Álava: Los nombres de nuestros pueblos» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-07-27).
  6. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejale: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-03-22).
  7. 1 2 3 4 5 «Urkabustaiz» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (kontsulta data: 2020-04-14).
  8. (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 70 or..
  9. 1 2 3 4 (Gaztelaniaz) «Ocho ex alcaldes alaveses cuentan cómo es su nueva vida sin el bastón de mando.» El Correo 2007-07-15 (kontsulta data: 2021-01-11).
  10. (Gaztelaniaz) «Diputacion y alcaldes alaveses dudan de la calidad del gas suministrado por Repsol» Gara 2011-03-12 (kontsulta data: 2023-04-15).
  11. (Gaztelaniaz) «“Somos los primeros que queremos que Izarra tenga un uso”» Diario de Noticias de Álava 2014-10-04 (kontsulta data: 2023-04-15).
  12. (Gaztelaniaz) «Izarra busca renacer con un proyecto ligado al turismo» Gasteiz Hoy 2016-06-17 (kontsulta data: 2023-04-15).
  13. (Gaztelaniaz) «La Diputación de Álava reitera en Urkabustaiz su apuesta por el equilibrio territorial» Europa Press 2016-12-14 (kontsulta data: 2023-04-15).
  14. (Gaztelaniaz) «Zuia, Urkabustaiz y Kuartango se alían por la salud» Diario de Noticias de Álava 2017-10-02 (kontsulta data: 2023-04-15).
  15. 1 2 (Gaztelaniaz) «Encaje de bolillos municipal» Diario de Noticias de Álava 2019-06-10 (kontsulta data: 2023-10-09).
  16. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (kontsulta data: 2020-03-20).
  17. (Gaztelaniaz) «Sequía en Álava: Zuia y Urkabustaiz exigen una solución urgente al problema de abastecimiento» Cadena SER 2022-10-24 (kontsulta data: 2023-04-15).
  18. 1 2 «EH Bilduren aginte makila kolokan da Legution» Alea 2023-05-29 (kontsulta data: 2023-07-03).
  19. «Hego Euskal Herriko alkateak 2023ko ekainak 17» Orain 2023-06-17 (kontsulta data: 2025-11-15).
  20. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (kontsulta data: 2025-11-16).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]