Ur Apalategi
| Ur Apalategi | |
|---|---|
(2011) | |
| Bizitza | |
| Jaiotza | Paris, 1972ko abenduaren 28a (53 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Aita | Jokin Apalategi |
| Ama | Maite Idirin |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea |
| Tesi zuzendaria | Christian Manso Txomin Peillen |
| Hizkuntzak | frantsesa euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | filologoa, idazlea, unibertsitateko irakaslea, editorea eta ikertzailea |
| Enplegatzailea(k) | Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea Bordele Montaigne Unibertsitatea |
| Jasotako sariak | |
| Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea Q138847548 IKER ikerketa-zentroa |
Ur Apalategi Idirin (Paris, Frantzia, 1972ko abenduaren 28a) euskal idazlea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maite Idirin eta Jokin Apalategiren semea, Euskal Filologian doktorea da, eta Zuzenbidean eta Letra Frantsesetan lizentziaduna. Paue eta Aturriko Herrietako Unibertsitatean Euskal Literaturako irakasle katedraduna da. Irakasteaz gain, kolaborazioak idatzi ditu hainbat egunkaritan, hala nola Garan, Euskaldunon Egunkarian, Berrian edo Maiatz aldizkarian.
Idazle gisa bi bider irabazi du Beterriko liburua saria (Gauak eta hiriak, 1997, eta Fikzioaren izterrak, 2010). 2011n Euskadi saria irabazi zuen Fikzioaren izterrak ipuin liburuarekin.
Editore gisa Utriusque Vasconiae argitaletxeko "Kritika literarioa" sailaren sortzaile eta kudeatzaile izan da (2002-2018). 25 liburu argitaratu ditu sail horrek.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nobela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gauak eta hiriak (1997, Elkar). 1998an Beterriko Liburua Saria.
- Gure Gauzak S.A. (2004, Utriusque Vasconiae). Euskarazko argitaletxeei buruzko intrigazko eleberri polemikoa.[1]
- Fikzioaren izterrak (2010, Susa).[2] 2011ko Euskadi Literatura-Saria irabazi zuen "Euskarazko Literatura" atalean. Beterriko liburua saria ere jaso zuen obra honek.
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La naissance de l'écrivain basque. L'évolution de la problématique littéraire de Bernardo Atxaga (2000, L'Harmattan).
- Belaunaldi literarioak auzitan (2005, Utriusque Vasconiae)
- Ramon Saizarbitoria : l'autre écrivain basque, (2013, L'Harmattan)
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Erdi guneak (1995, Maiatz), Unai Goieaskoetxea Arronategirekin batera idatzia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ x2larraza. Gure Gauzak S.A – UR APALATEGI | euskaljakintza. (kontsulta data: 2019-03-12).
- ↑ «Susa / Fikzioaren izterrak / Ur Apalategi (2010)» susa-literatura.eus (kontsulta data: 2026-07-19).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ur Apalategi Idirin literaturaren zubitegian; Ur Apalategi Idirin Susa argitaletxearen webgunean.
- Ur Apalategi Euskal Idazleen Elkartean
- Elkarrizketa Argia astekarian
- Ur Apalategi: “Ez da kalkulu bat idazletzaz idaztea, hori irteten zait” (Berria, 2011-12-07), Elkarrizketa.
- Ur Apalategi: “Fikzioa gogoeta egiteko euskarri gisa erabiltzen dut” (Beterriko Liburua, 2011-06-10), Elkarrizketa.
- Ur Apalategi: “Pertsonaiak beti aurkezten ditut gordinki” (Berria, 2011-04-19) Elkarrizketa.
- Ur Apalategi: “Gehiegi erabiltzen den lumatik tinta beltzaren ordez ur epela ateratzen da azkenean” (Nontzeberri, 2011-04-12), Elkarrizketa.