U-Boot
| U-Boot | |
|---|---|
| naval submarine (en) | |
| Historia | |
| Kudeatzailea | Imperial German Navy (en) |
U-Boot Lehen Mundu Gerran eta Bigarren Mundu Gerran jardun zuen alemaniar itsaspeko mota bat izan zen. Izendapena alemanezko Unterseeboot (hitzez hitz, euskaraz: «itsaspekontzia») hitzaren laburdura da. U-Boot itsaspekoen helburu nagusia AEBetatik eta Kanadatik Europara eta bereziki Erresuma Batura hornigaiz beterik zihoazen karga-ontziak hondoratzea edo suntsitzea izan zen.
Itsaspeko mota horren garapen eta erabilera zabala Kriegsmarine alemaniar itsas armadako Karl Dönitz buruzagiaren eskutik joan zen.
Bigarren Mundu Gerra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren Mundu Gerraren hasieratik amaiera arte iraun zuen Atlantikoko guduko Alemaniaren armarik garrantzitsuena izan zen. Garaiko Erresuma Batuko Lehen Ministro Winston Churchillek zioenez, "Gerran zehar izutzen ninduen gauza bakarra U-Booten arriskua zen". Gerrateko lehenbiziko urteetan eta 1942ko maiatza arte U-Bootak AEBak, Kanada, Mexikoko Golkoa eta Erresuma Batuko kostaldeen inguruan zebiltzan Aliatuen karga-ontzien suntsiketari dagokionez, erabat eraginkorrak izan ziren. Baina konboi taktiken garapena (karga-ontzi multzo handiek destruktore ontziez lagundurik nabigatzea), radarra eta sonarraren agerpenak, sakontasun kargek, Enigma makinaren alemaniar kodeen deszifratzeak, Leigh Lightaren erabilerak eta zaintza hegazkinen ekintza eremuaren zabaltzeak U-Booten nagusitasunaren gainbehera eta amaiera ekarri zuten. Gerraren amaieran, hondoratze eta kalte ugari jasan zituzten, denera 743 U-Boot eta haietan zihoazen 30.000 lagun inguru galduta.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zinema
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Das Boot (1981), Wolfgang Petersenek zuzendu eta Jürgen Prochnowek antzeztua.