Suitzako frantses
| Suitzako frantses | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Hizkuntza sailkapena | |
| giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak hizkuntza italikoak Latino-Faliscan (en) hizkuntza erromantzeak italo-mendebaldeko hizkuntzak mendebaldeko hizkuntza erromantzeak hizkuntza galo-iberiarrak hizkuntza galo-erromantzeak Gallo-Rhaetian (en) Oïl hizkuntzak frantses European French (en) | |
| Hizkuntza kodeak | |
| IETF | fr-CH |
Suitzako frantsesa (frantsesez: français de Suisse) Suitzako frantses hiztun eremuan, Romandian, gehien mintzatzen den hizkuntza horretako aldaera da. Suitzako frantsesa ez da frankoproventzerarekin, Romandian hitz egiten duten beste erromantze hizkuntza batekin, nahastu behar edo Grisonian hitz egiten den erromantxearekin.
2012ko datuen arabera, Suitzan 1,8 milioi pertsona inguruk (herrialdeko populazio osoaren % 22,6) frantsesez ama-hizkuntza gisa hitz egiten zuten, eta populazioaren % 29,1 inguruk frantsesaren ezagutza praktikoa zuten.
Suitzako frantsesaren eta Frantziako frantsesaren arteko aldeak txikiak dira, eta, gehienbat, lexikoak: Suitzako frantses hiztun batek ez du frantses batekin komunikatzeko arazorik, eta Frantziako frantsesezko hiztun batek hitz bitxi batzuekin baino ez du topo egingo suitzar frantses bati hitz egiten entzutean. Ez dago Suitzako frantses estandarizatu bakarra: kantoi bakoitzak (edo baita hiri bakoitzak ere, kasu batzuetan) hiztegi ezberdina erabiltzen du.