Edukira joan

Souad Abderrahim

Wikipedia, Entziklopedia askea
Souad Abderrahim

Mayor of Tunis (en) Itzuli

2018ko uztailaren 3a -
Member of the 2011 Constituent National Assembly (en) Itzuli

2011ko azaroaren 22a - 2014ko abenduaren 2a
Barrutia: Tunis II (en) Itzuli
Hautetsia: 2011 Tunisian Constituent Assembly election (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaSfax, 1964ko abenduaren 16a (61 urte)
Herrialdea Tunisia
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Monastir (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta farmazialaria
Lantokia(k)Tunis eta Monastir (en) Itzuli
KidetzaIttiḥād al-ʻĀmm al-Tūnisī lil-Ṭalabah (en) Itzuli
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaislama
Alderdi politikoaEnnahda

Facebook: souad.abderrahim.5 Edit the value on Wikidata

Souad Abderrahim (Tunisia, 1964ko abenduaren 16a) tunisiar politikaria da. Tunisiako hiriburuko alkate hautatu zuten 2018ko uztailaren 3an, kargu hori lortu zuen lehen emakumea. Ennahda Mugimendu Islamistako kidea da.[1][2]

Al Matwiyan jaio zen, herrialdearen hego-ekialdean, baina Tunis hiriburuko aldirietako Khaznadar lizeoan ikasi zuen. Monastir hiriko Medikuntza Fakultatean ikasi zuen eta han jantzi zuen beloa lehen aldiz. Garai hartan Ajmi Lourimi bezalako aktibistekin biltzen hasi zen eta Tunisiako Ikasleen Batasun Orokorreko (UGTE) batzorde exekutiboko kide ere izan zen.[3]

1985ean 15 eguneko espetxealdia jasan zuen, ikasleen arteko gatazka bortitz bat baretzen saiatzeagatik. Fakultatea utzi behar izan zuen. Beranduago, farmazia ikasketei ekin zien berriro. Bere aktibismoak atxiloketa eta espetxeratze gehiago ekarri zizkion, erregimenaren aurkari gisa aritzeagatik.

Handik aurrera, farmazialari batekin ezkondu eta bi ume eduki zituen, eta farmazia arloko negozio batean aritu zen.

2011ko urtarrilaren 14ko Iraultzaren ondoren jarduera politiko partidistan parte hartzen hasi zen.

Ennahdha alderdi islamistarekin bat egin zuen, UGTEren bilera baten ondoren. Ennahdhako mahai politikoarekin harremanetan jarri zen orduan, alderdian sartzeko.

2011ko urriaren 23an herrialdeko Batzar Konstituziogilerako hautatua izan zen. Giza Eskubide eta Askatasunen Legebiltzar Batzordeko buru izan zen.

2011ko azaroaren 9an eztabaida batean adierazi zuen askatasunak kokatu behar direla ohituretan, tradizioetan eta moral onarekiko errespetuan; ama ezkongabeak salatu zituen, haren ustez doilorkeria bat zirelako, Tunisiako gizartearen gaineko izurrite bat. Gaineratu zuen emakume hauek ez zutela eduki behar beren eskubideak babestuko dituen lege-esparru bat. Beranduago esan zuen bere hitzak txarto interpretatu zirela, eta barkamena eskatu zuen. Erlijioa pertsonaren eta Jainkoaren arteko zerbait dela ere adierazi zuen, eta arlo erlijiosoa ez zela politizatu behar ere esan zuen.[4]

Tunisiako Udalerako Ennahdha alderdiaren hautagaia izan zen 2018ko udal hauteskundeetan. Uztailaren 3an alkate aukeratu zuten, aldeko 26 boto jasota (eta kontrako 22). Tunisiako lehen emakume alkatea izan zen. Alderdi islamistakoa bada ere, agerraldi publikoetan ez du ilea estaltzen.[5][6][7][8][9][10]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Islamist-backed candidate becomes first woman mayor of Tunis» France 24 July 3, 2018.
  2. «Islamist-supported candidate becomes first female mayor of Tunis | DW | 03.07.2018» Deutsche Welle.
  3. (Frantsesez) «Qui est Souad Abderrahim, la probable future maire de Tunis  RTL.fr.
  4. (Ingelesez) «‘She has opened the door’: Souad Abderrahim is the first woman mayor of Tunisia’s capital in 160 years» The Washington Post 2018-08-23 ISSN 0190-8286. (kontsulta data: 2026-01-09).
  5. (Ingelesez) «Tunisia: The Incredible Story of Souad Abderrahim, Tunis's First Female Mayor Ever» allAfrica.com (kontsulta data: 2026-01-09).
  6. (Frantsesez) «Tunisie : Souad Abderrahim, le pasionaria d’Ennahdha se dévoile» JeuneAfrique.com (kontsulta data: 2026-01-09).
  7. (Frantsesez) Oberlé, Thierry. (2011-10-21). «La Tunisie s'attend à une percée islamiste» Le Figaro (kontsulta data: 2026-01-09).
  8. (Ingelesez) «Election facelift – DW – 09/30/2011» dw.com (kontsulta data: 2026-01-09).
  9. (Frantsesez) «Municipales: Souad Abderrahim candidate d'Ennahda pour être "Cheikhet El Médina" | Réalités Online» Toutes les dernières News en Tunisie et dans le monde 2018-03-13 (kontsulta data: 2026-01-09).
  10. (Frantsesez) Souad Abderrahim, première femme à accéder au poste de maire de Tunis. 2018-07-03 (kontsulta data: 2026-01-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]