Siger Brabantekoa
| Siger Brabantekoa | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Brabanteko dukerria, 1235 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Orvieto, 1284ko azaroaren 10a (48/49 urte) |
| Heriotza modua | : labankada |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Sorbonne Parisko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | Erdi Aroko latina latina |
| Ikaslea(k) | ikusi
|
| Jarduerak | |
| Jarduerak | filosofoa, idazlea eta teologoa |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Influentziak | Aristoteles eta Averroes |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Siger Brabantekoa (latinez: Sigerus edo Sigerius de Brabantia; Brabanteko dukerria, 1235 aldean - Orvieto, Toskana, 1281-1284 bitartean[1]) XIII. mendeko filosofoa izan zen.
Parisko Unibertsitateko irakaslea izan zen. Aristoteles eta Averroesen filosofiaren jarraitzailea izan zen. Mundua betierekoa zela, ez sortua, eta pertsona guztientzako arima hilezkor bakarra zegoela, hau da, pertsona bakoitzaren arima hilezkorrik ez zegoela, zioen. Filosofia hori eta fede kristaua kontrajarriak zirenez bi egia mota bereizi zituen, fedezkoa bata eta arrazoizkoa bestea. Tomas Akinokoak, aristotelikoa hau ere, haren ideiak kritikatu zituen Agustinen jarraitzaileak, unibertsitatean, Aristotelesen aurka sortzen ari ziren giroaren aurrean eusteko.
Unibertsitatean Averroesen jarraitzaileak jazartuak izan zirenez Siger Brabantekoak Italian amaitu zuen han hiltzeko, ustez bere idazkari eroak erailda. Ezaguna egin da Dantek paradisuan ipini zuelako, bere arerio Tomas Akinokoarekin batera, Jainkotiar komedia-n.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/12/8 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Siger De Brabant[Betiko hautsitako esteka] Global.britannica.com
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Copleston, Frederick (2003): History of Philosophy, Londres, Continuum. ISBN 978-0-8264-6895-6
- Le Goff, Jacques (1957): Les Intellectuels au Moyen Âge, Paris, Le Seuil.
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |