Rita Dakota
| Rita Dakota | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Minsk, 1990eko martxoaren 9a (36 urte) |
| Herrialdea | |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Vlad Sokolovski |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Gerasimov Zinematografia Institutua |
| Hizkuntzak | bielorrusiera errusiera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | egile abeslaria eta konpositorea |
| Altuera | 165 zentimetro |
| Genero artistikoa | pop musika ska punk (en) punk hardcore punk |
| Musika instrumentua | ahotsa pianoa |
| mf-ritadakota.ru | |
Marharyta Siarheieuna Herasimovitx edo Margarita Sergeievna Gerasimovitx[1] (bielorrusieraz: Маргарыта Сяргееўна Герасімовіч, errusieraz: Маргарита Сергеевна Герасимович; Minsk, 1990eko martxoaren 9a), Rita Dakota izengoitiaz ezagunagoa, bielorrusiar-errusiar egile abeslaria da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibilbide profesionala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Rita Dakota 1990ean jaio zen Minsken, Bielorrusian. Minskeko Kamarouka barrutian hazi zen.[2] Moskuko Gerasimov Zinematografia Institutuan ikasi zuen.[3]
Telebistako talentu lehiaketetan parte hartu zuen, hala nola, Errusiako Fabrika Zviozd saioan.[2] Monroe rock taldeko kide bihurtu zen, bakarkako ibilbidea hasi aurretik.[4] Bere abestiak idazten ditu[5] eta 2020an bakarkako lehen albuma kaleratu zuen.[4] Abestietan bere bizitzako esperientziak adierazten ditu, besteak beste, haurtzaro zaila, bere amak jasandako familia-indarkeria eta abeslariak berak jasandako depresio puerperala eta dibortzioa.[2]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2015eko ekainean Vlad Sokolovski errusiar dantzari eta abeslariarekin ezkondu zen eta 2018ko abuztuan dibortziatu zen.[6][7] 2020an Fiodor Belogai musikariarekin ezkondu zen.[6] 2023an Ameriketako Estatu Batuetara joan zen bizitzera.[8]
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2020: Stai kitov
- 2022: Sat Nam
Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2008: Spitxki
- 2017: Kto
- 2018: Nezhnost
- 2018: Tsunami
- 2019: Ne umeiex liubit
- 2020: Ukhodi
- 2020: Kolybelnaia
- 2021: Karandax
- 2021: Brosil kurit
- 2022: Lift
- 2023: Kontxitsia leto
- 2023: Nostalgia
- 2024: Kuda glaza goriat
- 2024: Terpix
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ 156. Alfabeto zirilikoz idatzitako izenak euskarara aldatzeko transkripzio-sistema. Gasteiz: Euskaltzaindia (argitaratze data: 2009-02-27) (kontsulta data: 2025-12-13).
- 1 2 3 (Errusieraz) ««После 10 лет разлуки мой отец встретил меня вусмерть пьяным». Рита Дакота рассказала о страшном детстве с отцом-алкоголиком» Super.ru 2018-11-23 (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ (Errusieraz) «Категория:Рита Дакота» Викиновости (kontsulta data: 2025-12-13).
- 1 2 (Errusieraz) «Rita Dakota» New Radio (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ (Errusieraz) «Рита Дакота: «Для меня по-прежнему каждый концерт — это чудо»» Журнал OK! 2022-08-12 (kontsulta data: 2025-12-13).
- 1 2 (Ingelesez) Crossley, Mary. «“Who to see?”: Rita Dakota spoke about her attitude to modern bloggers» The Fashion Vibes 2023-06-07 (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ (Errusieraz) «Выпускники «Фабрики звезд» Влад Соколовский и Дакота поженились» Леди Mail.Ru 2015-06-04 (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ (Errusieraz) «Рита Дакота рассказала о запрете выступать в России» ИнтерМедиа 2025-07-28 (kontsulta data: 2025-12-13).