Regina Araluze
| Regina Araluze | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Bermeo, 1922ko abuztuaren 15a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Bermeo, 2012ko apirilaren 8a (89 urte) |
| Jarduerak | |
| Eragin zuen | Irrintziari |

Regina Araluze Larrinaga (Bermeo, Bizkaia, 1922ko abuztuaren 15a - ib., 2012ko apirilaren 8a) Bermeoko Orfeoiko abeslaria eta irrintzilaria izan zen. Orfeon Bermeanon (Bermeoko Abesbatza) irrintzia (edo zantzoa) egiten zuen orfeoiarekin batera.[1]
Orfeoiko irrintzilari
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Regina Araluze ahots mistoen Orfeon Bermeano izeneko abesbatzako partaidea izan zen. 1956an José Miguel Monasterio, José Antonio Eguía, Manuel Urrutia, Félix Bilbao eta Adrián Zabalageaskoak Bermeon (Bizkaia) sortu zuten. Zuzendariak Jon Zubieta, P. Esnal, José Antonio Eguía eta Gaizka San Pedro Layuno izan dira. 1975etik, Bilboko Aste Koralaren edizio guztietako parte-hartu du abesbatzak.[1]
Araluzeren esanetan:
"Bilboko Areatzan zenbait kontzertu egin zituzten eta irrintzia egitean, entzuleria zutitu egiten zen."
Bermeoko Irrintzilari Elkartea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bermioko Irrintzilari Elkartea 2010eko urtarrilera arte inskribatu ez bazen ere, 2009ko uztailaren 23an sortu zen. Elkartearen helburua irrintzia suspertzea eta irrintziarekin lotuta dauden ekimenak bultzatzea da.[2][3]
Elkarteak Regina Araluze elkarrizketatu zuen Talan eta irrintzia egiteko bi modu aipatu zituen, ohikoa eta sirena modukoa.[4]
Itxuraz kontrakoa dirudien arren, irrintziak ez du minik egiten ahots kordetan. Nafarroako Unibertsitatea Klinikak ikerketa foniatrikoa egin du:
"Minik hartu gabe, irrintzilariak hain altu eta goian kantatzeko gai badira, terapia ona izan liteke ahots kordetan arazoak dituzten pertsonentzat noduloak izateagatik edo ahotsa erabili behar izateagatik, hala nola abeslari lirikoak. Irrintzilarien teknika erabiltzea komeni zaie, hau da, ahotsa emititzean lurrean finkatu eta saihetsak handitu."[5][6]
2019an irrintziari buruzko Erraiak dokumentalean Bermioko Irrintzilari Elkarteko kideek nabarmendu zuten irrintzilarien arteko ezagutza eta elkarrizketa zeinen garrantzitsuak diren irrintzia modu naturalean ikasteko eta egiteko.[7]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012ko irailaren 7an Bermioko Irrintzilari Elkarteak omendu zuen eta berari egindako elkarrizketa erakutsi zuten.[8][9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 (Gaztelaniaz) «Orfeón Bermeano - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (kontsulta data: 2019-06-29).
- ↑ (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8b16eead1a456352e. (2011-10-22). «BERMIOKO IRRINTZILARI ELKARTEA» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2022-09-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Irrintzi egiten dakienen elkartea aurkeztuko dabe gaur Lameran» El Correo 2008-09-07 (kontsulta data: 2022-09-05).
- ↑ «Bermeoko Abesbatza - Historia» www.bermeokoabesbatza.com (kontsulta data: 2019-06-29).
- ↑ «irrintzi - Bing video» www.bing.com (kontsulta data: 2022-09-05).
- ↑ «irrintzi - Bing video» www.bing.com (kontsulta data: 2022-09-05).
- ↑ «Ondarroa eta Bermeoko irrintzilarien lekukotzak jaso dituzte 'Erraiak' dokumentalean - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2019-02-08 (kontsulta data: 2019-06-29).
- ↑ Europa Press. (2012-09-06). Bermeoko (Bizkaia) Andra Mari eta Santa Eufemia jaiak hasiko dira bihar. .
- ↑ (Gaztelaniaz) 20minutos. (2012-09-05). «Bermeo acoge desde este viernes las fiestas de Andra Mari y Santa Eufemia con música, gastronomía y deporte» www.20minutos.es - Últimas Noticias (kontsulta data: 2022-09-05).