Edukira joan

Pilar Zabala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pilar Zabala
Bizitza
JaiotzaDeba, 1926ko uztailaren 23a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1945eko abuztuaren 16a (19 urte)
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Izengoitia(k)Iciar II

Pilar Zabala Aizpurua (Deba, 1926ko uztailaren 23a1945ko abuztuaren 16a) erraketista profesionala izan zen. Iciar II izengoitiaz kantxaratu zen. Aurrelari postuan jokatu zuen hiru urtean, 1942tik 1945era Bartzelonan.[1]

Erraketistak mundu guztian zehar maila profesionalean pilotan aritu ziren emakumeak izan ziren, 1917 eta 1980 artean. Haien artean da Pilar Zabala.

Pilar, ahizpa Marcelina bezala, erraketista profesionala izan zen. Hiru urtean jardun zuen jokatzen Bartzelonako Principal Palace frontoian..

Zabala ahizpez gain, beste hainbat erraketista sortu ziren Deban: Nieves Cabanillas "Deva", María Teresa Egaña Urquiri "Maite", Mercedes Zubikaray Subinas "Mercedes" / "Merche" eta Josefa Egaña Urquiri "Pepita ".

2017ko abenduan "Raketistak lehen eta orain" erakusketa antolatu zuen Debako Udalak herriko erraketistak bistaratzeko eta haien ibilbidearen berri emateko asmoz.[2]

Erraketistak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Pilar Zabala Aizpurua Iciar II | Raketistak» datubasea.raketistak.eus (kontsulta data: 2023-01-04).
  2. «Erakusketa: Raketistak» www.deba.eus (kontsulta data: 2023-01-04).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]