Edukira joan

Parmigiana

Wikipedia, Entziklopedia askea
Parmigiana
jaki
MaterialakFior di lattea
tomate saltsa
basilikoa
gatz arrunta
tipula
Parmako gazta
piperbeltza
alberjinia
olioa
Historia
Jatorrizko herrialdeaItalia

Parmigiana, ala osoago parmigiana di melanzane edo melanzane alla parmigiana, Italia hegoaldeko plater bat da, batez ere alberjiniaz eginikoa, eta tomate saltsa, gazta, baratxuria eta beste osagai batzuk dituena.

Barazkiak alla parmigiana prestatzea, jatorrian, geruzetan prestatzeko moduari deitzen zitzaion, lasagna baten antzera. Uste batzuen kontra, parmigiana izena (italierazko Parmakoa) ez dator parmigiano gaztaren erabileratik, beste gazta batzuk erabiltzen baitziren hasieran (mozzarella, caciocavallo, scamorza...) Italiako hegoaldean errezeta sortu zenean Sizilian edo Napolin.

Alberjiniak, osagai nagusia, ia zentimetro erdiko xerratan mozten dira, eta sukaldatu, plantxan, labean edo frijituz. Xerrak hainbat geruzatan jartzen dira, lasagna bezala, geruza horien artean, gazta eta tomate-saltsa txandakatuz.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]