Edukira joan

Odol-analisi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Odol-analisi
Deskribapena
Motaanalisia, laboratory diagnostics (en) Itzuli
blood tests (en) Itzuli
Identifikatzaileak
MeSHD001774
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Odol-analisia odolaren azterketa fisiko-kimikoan datza, gizabanako baten hainbat gaixotasun antzeman ahal izateko edo bere organoen funtzionamendua aztertu ahal izateko. Odola besoaren zain batetik atera ohi da, xiringa esteril baten bidez.

Balio handiko tresna diagnostikoa da odol-analisia. Sarritan, hori da sendagileak eskatzen duen lehenengo froga analitikoa gaixotasun bat hauteman ahal izateko. Pazienteak, eskuarki, baraurik dago odola ateratzen zaionean, elikagaiak hartzeak parametro biokimiko batzuk (glukosa, triglizeridoak...) aldatzen dituelako.

Parametroak eta maila normalak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Odol-analisi batek aztertzen dituen ohiko parametroak beheko tauletan agertzen dira. Bertan, kontzentrazio normalak azaltzen dira, eta baita hainbat gaixotasunek sortzen dituzten aldaketak maila horietan:

KategoríaParametroaMinimoaMaximoaUnitateaGutxiagoaren arrazoiakGehiagoaren arrazoiak
EritrozitoakKopuru osoa4.300.000/ml6.000.000/mlAnemia
Eritrozitoak (emakumezkoak)4.300.000/ml5.400.000/ml
Eritrozitoak (gizonezkoak)4.500.000/ml6.000.000/ml
Hemoglobina12,518gr/dLAnemia.
LeukozitoakKopuru osoa4.000/ml11.000/mlHezur-muinaren minbizia. Botika batzuk hartzeaInfekzioak
Neutrofiloak2.000/ml (%55)7.500/ml (%65)
Linfozitoak1.000/ml (%25)4.500/ml (%35)
Monozitoak200/ml (%4)800/ml (%8)
GatzapenaPlaketak150.000/ml400.000/mlGibeleko zirrosia. Botika batzuk hartzea
Jalkiera abiaduraGlobuluen jalkiera-abiadura<20ml/ordubeteanHanturazko gaitz kronikoak (lupus, artritis erreumatoidea...)
KategoríaParametroaMinimoaMaximoaUnitateaGutxiagoaren arrazoiakGehiagoaren arrazoiak
Glukosa70110mg/dLDiabetea. Botika batzuk hartzea
Kreatinina0,61,2mg/dLGiltzurrun-gutxiegitasuna
Urea1050mg/dLGiltzurrun-gutxiegitasuna
Azido urikoa3,47mg/dLHezueria. Giltzurrun-gutxiegitasuna
Kolesterola130220mg/dLKoipe askotako dieta. Hipotiroidismo
Bilirrubina0,21mg/dLGibeleko eta behazun-hodien gaixotasunak.
TransaminasakGOT037U/lGibeleko gaitzak. Miokardio infartua
GPT041U/lGibeleko gaitzak.
GGT1150U/lGibeleko eta behazun-hodien gaitzak
Fosfatasa alkalinoa40180U/lBehazun-hodien buxadura. Hezur-hazkundea
Kaltzioa8,510,5mg/dLHiperparatiroidismoa. Hezur-muinaren tumoreak
Burdina50150mg/dLAnemia ferropenikoaAnemia hemolitikoa

Beste azterketa batzuk

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goian aipatutako parametroez gain, odol-analisi baten bidez gauza gehiago jakin daitezke:

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]