Edukira joan

Numen

Wikipedia, Entziklopedia askea
RIB 193 : Enperadoreen numinei (NUMINIBUS) eta Mercurio Andescociuoucos jainkoari egindako eskaintzaren idazkunaren marrazkia, XVIII. mendean egina. Colchesterren aurkitua, gaur egun desagertua dago.[1]

Numen (pluralean numina) latinezko terminoa da, eta antzinako erromatar erlijioaren testuinguruan, "jainkotasuna", "jainkozko presentzia" edo "jainkozko borondatea" adierazten duena. Izen neutro abstraktua da, latinezko nuo, -ere ("buruarekin keinu egin") aditzetik eratorria.

Erlijioen filosofia, Numen hitzaren esanahian sakontzen saiatu da. "Borondate- eta adimen-zentroa" da, "hizkuntza" (bere errebelazio edo agerpenetan) dei geniezaiekeen gizakiekin harremanak izateko gai dena, gizakiak berarekin (adibidez, otoi egitena) izan ditzakeen modu berean. Gizakiaren erlijio-harremanak eta numena harreman praktikoak dira, "politikoak", zentzurik zabalenean. Pertsonen arteko jokabideen espektro osoa betetzen dute, eta ez dira maitasun- edo errespetu-harremanak soilik. Errezelozko, beldurrezko, gorrotozko edo mespretxuzko harremanak ere badira. (Burtonek Isa izeneko tribu arabiarreko atso baten ahotan otoitz hau entzun zuen, haginetako min izugarri batek jota: "O, Ala, aginetan dudan mina bera ere zuz zeuk senti dezazula! O, Ala, sufri dezazaula anginengatik nik haina! ") Numenak ere izan daitezke inperfektuak, gaizkileak, jeinu gaiztoak, "deabruak". Numena erlijio-kategoria bat da, baina ez da nahitaez jainkotiarra.

Batzuetan, numenek jainko jakin baten indarra edo boterea izendatzen du. Gure garaiko erlijio handietan etet Jainko berari numen ere dei dakioke (Pio XI .a, Syllabus, I, § 1). latinezko numen, numinis, hitza, latin klasikoan, "desira zentro eraginkor (indartsu)" bati erreferentzia egiten erabiltzen zen, hau da, entitate boteretsu bat, baten interes, proiektu, plan edo erabaki eraginkorren helburu gizon-emakumeak direnean. interes edo proiektu horiek jakinarazziko die numenak gizakiei, beldurra, konfiantza, gurtza sorraraziz. Jainkoen baiespena edo borondatea ere esan nahi du, edo jainkoak berak, edo basa-jeinuak (Ovidioren esnetan), edo pertsonaia boteretsuak (Livioren esanetan).[2]

Bereziki erromatar jainkoei eta haien desioei, borondateari eta botereari egiten die erreferentzia. Zizeron arte, hitza beti agertzen zen jainko, jainkotasun edo jainko-jainkosa baten izenarekin batera (adibidez, 'Jupiterren numena'). Geroago, poesian, deus-en sinonimo bihurtu zen.[3]

Praktikan, Jainko edo Jainkosa baten laguntza eskatzen zen bakoitzean, eskatzen zena zen jainkoak bere numen berezia proiektatzea, egin beharreko edozein zeregin Jainkoen arabera arrakasta izan zezan. Erlijio Erromatarreko bi otoitz oinarrizkoenak hauek dira: Do ut das, "Ematen dut zuk eman dezazun", eta beste formula hau: Bonas preces precor, ut sis volens propitius, "Otoitz onak egiten ditut zure borondatea niretzat mesedegarria izan dadin". Eta Jainko bat mesedegarria izateko modua bere numen-a uztea da. Erromatar bat bere etxetik irteten zen bakoitzean, Julio Zesar bere gurdira igotzen zen bakoitzean, emakume batek, nekazari batek, arotz batek edo zapatagile batek hasten zuen lan bakoitzerako, Jainko edo Jainkosa bati deitzen zion lehenik, bete behra zituen bere zereginerako egokia iznago zen numen onuragarri baten laguntza lortu zezan.[4]

Beste testuinguru batzuetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun, hitza edozein jainko edo mitologia klasikoaren jainko bakoitzari erreferentzia egiteko erabil daiteke.. Esaterako, artean erabiltzen denean, idazlearen edo bestelako artistaren inspirazioa da.[5]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «RIB 193. Dedication to the Divinities of the Emperors and Mercury Andescociuoucus | Roman Inscriptions of Britain» romaninscriptionsofbritain.org (kontsulta data: 2026-05-18).
  2. «Numen (definición fenomenológica) | Filosofía» www.filosofia.org (kontsulta data: 2026-05-18).
  3. Firolamo, Giovanni (2001) Diccionario akal de las Religiones, Madril, 404 or.
  4. «Numen - NovaRoma» www.novaroma.org (kontsulta data: 2026-05-18).
  5. «Descripción de Numen - Dialnet» dialnet.unirioja.es (kontsulta data: 2026-05-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.