Edukira joan

Nico Williams

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nicholas Williams» orritik birbideratua)
Nico Williams

(2025)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNicholas Williams Arthuer
JaiotzaIruñea, 2002ko uztailaren 12a (24 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Club Deportivo Pamplona2010 / 2012
Osasuna2012 / 2013
Athletic2013 / 2019
Baskonia Kirol Kluba2019 / 202030
Espainiako 18 urtetik beherako futbol selekzioa2020 / 202042
Bilbao Athletic2020 / 2021249
Espainiako 21 urtetik beherako futbol selekzioa2021 / 202251
Athletic2021 / 19937
Espainiako futbol selekzio nazionala2022 / 306
 
Posizio edo espezialitateaaurrelaria
hegalekoa
Kirol zenbakia10
Lateralitateaeskuina
Altuera181 zentimetro

IMDB: nm9977290 Twitter: willliamsssnico Instagram: nicolas_williams9 UEFA: 250163185 Edit the value on Wikidata

Nicholas "Nico" Williams Arthuer (Iruñea, Nafarroa Garaia, 2002ko uztailaren 12a) futbolari profesionala da. Athletic taldean jokatzen du, aurrelari.

Nico Iruñean jaio zen, bere anaia Iñaki ikastetxea hastera zihoanean bere familia bizi zen lekuan[1]. Hasiera batean Errotxapea auzoan bizi izan ziren, baina ondoren Buztintxuri auzora joan ziren bizitzera. Hala ere, bere familiaren historia jakin behar dugu. Nicoren ama Maria Arthuer Liberian jaio zen, eta oso gaztetik Ghanara joan zen bizitzera Liberiako gerra zibiletik ihesi. Mariak, Felix Williams ezagutu zuen Buduburamgo errefuxiatu eremuan, eta Europaraino 3.500 kilometroko bidea egin zuten elkarrekin, errepidez. Etortzear zeuden seme-alabentzat bizileku hobea nahi zuten. Melillatik Bilbora jo zuten, eta han Iñaki Mardones apaizaren laguntza jaso zuten; haren omenez jarri zioten Iñaki seme zaharrenari. Handik gutxira Iruñera mugitu ziren lanagatik, eta gero aita Londresera joan zen, lanagatik orobat. Iñakik bere lehen kontratu profesionala sinatu zuenean, aita familia osoarekin bildu zen berriro, zazpi urte geroago.

Futbolari dagokionez, J. D. San Jorge taldean jokatzen hasi zen, Iruñeko auzo baten izena hartzen duen klubean, sei urterekin.[2] 2010ean Iruñeko C. D. klubean sartu zen, Athletic Cluben hitzartutako klubean, non bere anaia Iñakik ere jokatzen zuen. 2012an CA Osasunako Alevín B taldean jokatzen hasi zen. Urtebete geroago, 2013an, Athletic Clubeko harrobian sartu zen, Iñaki eta bere amarekin batera Bilboko pisu batean bizi ahal izateko. [3][4]

2019-20 denboraldian sei gol sartu zituen jubenil mailako taldearekin eta bere debuta egin zuen bigarren taldearekin, C. D. Basconia, Hirugarren Mailan. 2020ko maiatzean Bilbao Athleticera igo zuen Joseba Etxeberriaren aginduetara.[5]

Athletic Club

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2021eko apirilaren 28an, bigarren taldearekin bederatzi gol egin ondoren, Lehen Mailan debuta egin zuen San Mamesen Real Valladoliden aurka berdinduta (2-2). Partida horretan bere anaia Iñakirekin egin zuen bat, 1986an Salinas anaietatik talde zuri-gorriarekin jokatu zuen lehen anaia bikotea izan zelarik. [6][7]

2021eko udan Athletic Clubekin denboraldiaurrea egiteko aukeratuetako bat izan zen.[8] Azkenean, Marcelino Garcia Toral entrenatzaileak lehen taldean geratzea erabaki zuen. Bere lehen denboraldian, batez ere, pizgarri izan zen bigarren zatietan.[9] 2022ko urtarrilaren 6an, Errege Kopan, Atletico Mancha Real taldearen aurka bi gol sartu zituen, jokalari zuri-gorri gisa egindako lehen golak lortuz. Astebete geroago, garaipenaren gola sartu zuen, Atletico Madrilen aurka (1-2), Espainiako Superkopako finalerdietan. [10]

Entrenatzaile berriak, Ernesto Valverdek, titularitatea eman zion 2022-23 denboraldiari begira.[11] 2022ko irailaren 11n egin zuen lehen gola Lehen Mailan, Elche C. F. taldearen aurka. (1-4), Martínez Valeron, bere anaia Iñakik bezala 2015ean. Astebete geroago, Athletic Clubek San Mamesen Rayo Vallecanoren aurka lortutako hirugarren gola sartu zuen (3-2). Irailaren 30ean, anaiari joan zitzaion eta gol-zaparrada sartu zuen U. D. Almeriaren aurka (4-0). Azaroaren 13an, Munduko Txapelketaren aurreko azken partidan, bigarren gola sartu zuen U. D. Alziraren aurka, Kopako lehen kanporaketan. 2022an Golden Boy sarian nominatuta egon zen denboraldiko errebelazio handienetarikoa izan zelako Europa osoan.

2022-23ko argazkia.

2023ko urtarrilaren 26an, atsedenaldiaren atarian aurreratu zuen talde zuri-gorria Valentziaren aurka (1-3), Mestallan, Kopako final-laurdenetan. Otsailaren 11n berriro saskiratzea lortu zuen Mestallan.[12]

Apirilaren 8an sartu zuen partidako bigarren gola, RCDE Stadiumen, R. C. D. Espanyolen aurka (1-2), eta Ligako lehen garaipena izan zen hogeita bost urtetan.[13] Apirilaren 22an talde zuri-gorria aurreratu zuen U. D. Almeriaren aurkako garaipenean (1-2), eta horrek, europara hurbiltzeko baliagarria izan zen.[14]

Abuztuaren 19an bi asistentzia eman zituen garaipenean, Sadarren, Osasunaren aurka (0-2). Astebete geroago, bi penalti eragin zituen San Mamesen, Real Betisen aurka (4-2). Azaroaren 5ean gol bat sartu zuen eta asistentzia bat eman zuen Vila-realen aurka lortutako garaipenean (2-3). Espekulazio askoren ondoren, abenduaren 1ean berritu egin zuen Athleticekin zuen kontratua 2027ko ekainera arte. Egun bat geroago, gol-zaparrada itxi zuen Rayo Vallecanoren aurka (4-0).Abenduaren 16an garaipenean sartu zuen Atletico Madrilen aurka (2-0), klubaren 125. urteurrenaren ospakizunak markatutako egun batean. [15]

2024ko urtarrilaren 24an erabakigarria izan zen Errege Kopako finalerdietara sailkatzeko, asistentzia bat eman eta F. C. Bartzelonaren aurka gola sartu ondoren (4-2).[16] Otsailaren 29an gol-zaparradan sartu zuen gola Atletico Madrilen aurka (3-0) Kopako finalerdietako itzulikoan. Apirilaren 6an titularra izan zen Kopako finalean R. C. D. Mallorcaren aurka (1-1; 4-2 pen.), eta bertan finaleko jokalari onena aukeratu zuten. [17][18][19][20]

Maiatzaren 3an, Lehen Mailako ehungarren partidan, bi gol asistentzia eman zizkion Iñaki anaiari Getaferen aurka (0-2). Geroago, Rayoren aurka 68 puntuei heltzeko gola lortu zuen eta zurigorriek Europara bueltatu ziren puntu haiekin.[21][22]

2024-25 denboraldiari begira, dortsala aldatu eta "10" a hartu zuen, Iker Muniainek libre utzi zuena. "Athleticken historia egin nahi dut" esan zuen nafarrak dorsala hartu ostean.[23]

Irailaren 4an 2024ko Urrezko Baloirako izendatuetako bat izan zen, Athletic Clubeko historian lortu zuen lehen jokalaria izan zen.[24] Hamabostgarren postuan gelditu zen eta bere lankide Unai Simonek bigarren postuan Zamora Sarian.[25]

Urriaren 3an Iñaki Williamsi goleko asistentzia eman zion markagailua irekitzeko, Europa Ligan, AZ Alkmaarren aurka (2-0) bere Europako lehen partidan.[26] Urriaren 24an sartu zuen partidako gol bakarra eta lehena Europan, Slavia Pragaren aurka.[27] Apirilaren 17an Europa Ligako finalerdietarako sailkapena ziurtatu zuen Rangersen aurkako gol bat sartuz (2-0).[28]

2025eko uztailaren 4an, aurreko urteko ikaragarrizko polemika berdinarekin, kontratua berritu zuen Athletic Clubekin 2035era arte eta bere klausula % 50 baino gehiago handitu zen. Abuztuaren 17an Sevilla FCren aurkako garaipenean jokalaririk nabarmenena izan zen (3-2). Denboraldi horretan, Europako Txapeldunen ligan debutatu zuen Athletickekin Qarabag taldearen aurkako garaipenean.[29]Denboraldia ez zen hoberena izan, pubalgiak gerra handia eman ziolako.[30]

Espainiako Selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beheko kategoriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Internazionala izan zen 18 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin 2020ko urtarrilean, Kopa Atlantikoan bi gol sartuz. 2021eko otsailean 19 urtez azpiko selekzioa prestatzeko stage baterako deitu zuten.[31]

2021eko abuztuaren 26an 21 urtez azpiko Espainiako selekzioak deitu zuen 21 urtez azpiko Eurokopara sailkatzeko bi partida jokatzeko. Irailaren 3an debuta egin zuen Errusiaren aurka (4-1) Bryan Gilen ordez 80. minutuan. [32]

2022ko irailaren 16an Luis Enriquek deitu zuen Espainiako selekzioaren UEFAko Nazioen Ligako partidetarako, Suitza eta Portugalen aurka. Irailaren 24an debutatu zuen Suitzaren aurka, Romaredan, 1-2ko porrotean, 63. minutuan Pablo Sarabia ordezkatuz. Irailaren 27an buruz buru joan zen Moratara, 88. minutuan, 2022-23ko UEFAko Nazioen Ligako multzoen faseko azken partidan.[33][34][35]

Azaroaren 11n Qatarreko Munduko Txapelketan parte hartzeko deitu zuten, Unai Simon taldekidearekin batera.[36] Azaroaren 17an sartu zuen bere lehen gola internazional gisa, 84. minutuan, Jordaniaren aurkako lagunarteko batean.[37] Azaroaren 23an egin zuen debuta Munduko Txapelketan, Costa Ricaren aurka (7-0), Marco Asensio ordezkatuz. [38]

2023ko irailaren 8an Espainiako selekzioaren historiako 1500 gola sartu zuen eta Lamine Yamal hasiberriari asistentzia eman zion Georgiaren aurkako garaipenean (1-7). Lau egun geroago bi asistentzia eman zituen lehen zatian, lesionatuta erretiratu aurretik, Zipreren aurkako garaipenean (6-0). [39]

2024ko maiatzaren 27an Eurokopa Alemanian jokatzeko deitu zuten. Ekainaren 20an MVP aukeratu zuten Italiaren aurkako bigarren norgehiagokan (1-0). Torneoan zehar, Espainiako taldearen garrantzitsuenetako bat izaten jarraitu zuen. Uztailaren 14an jokatutako finalean, Ingalaterraren aurkako neurketako lehen gola sartu zuen (2-1). Partidaren amaieran, finaleko MVP aukeratu zuten eta txapelketako hamaikako idealean ere sartuta egon zen.[40][41]

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2025eko ekainaren 29an eguneratua. Datu ofizialak.

Taldea Maila Denboraldia Liga Kopa Champions League Europa League Conference League Superkopa Denera
JP G JP G JP G JP G JP G JP G JP G
Baskonia
Euskal Herria
3. 2019/20 4 0 - - - - - - - - 4 0
Denera40--------40
Bilbao Athletic
Euskal Herria
2.B 2020/21 26 9 - - - - - - - - 26 9
Denera269--------269
Athletic
Euskal Herria
1. 2020/21 2 0 0 0 - - - - 0 0 2 0
1. 2021/22 34 0 4 2 - - - - - - 2 1 40 3
1. 2022/23 36 6 7 3 - - - - - - - - 43 9
1. 2023/24 31 5 6 3 - - - - - - - - 37 8
1. 2024/25 29 5 2 1 - - 13 5 - - 1 0 45 11
1. 2025/26 25 6 4 0 3 0 - - - - 0 0 32 6
1. 2026/27 - - - - - - - - - - - - - -
Denera1572223930135--3119937
Ibilbide osoan1873123930135--3121946

Estatu mailan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Titulua Taldea Urtea
Kopa Athletic 23-24

Nazioartekoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Titulua Taldea Sedea Urtea
Eurokopa Espainia Alemania 2024

Errekonozimentuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Errekonozimentua Urtea
Golden Boy sarian nominatua 2022
Fútbol Drafteko Once de Oron aukeratua . 2023
Errege Kopako Finalaren MVP 2024
2024ko Eurokopako Espainia vs Italia partidako MVP 2024
2024ko Eurokopako Finaleko MVP
Urrezko Baloia irabazteko izendatua: 15. postua. 2024

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Uribarri, Ricardo. «Iñaki y Nico Williams: el duro camino al éxito que empezó en África» ctxt.es | Contexto y Acción (kontsulta data: 2026-02-05).
  2. (Gaztelaniaz) Lasaosa, Pablo Arrese. (2024-07-18). «El San Jorge, primer club donde militó Nico Williams» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2026-02-05).
  3. (Gaztelaniaz) «“Fiché por el Athletic para lograr un sueño, pero fue difícil dejar a mi madre y a mi hermano en Pamplona”» Diario de Noticias de Navarra 2016-05-01 (kontsulta data: 2026-02-05).
  4. (Gaztelaniaz) p.r. (2013-09-09). «El Athletic ata a Matías Lizarazu y Nico Williams, de Osasuna» Deia (kontsulta data: 2026-02-05).
  5. (Gaztelaniaz) Herrán, Alfonso. (2020-05-11). «Nico Williams sube al filial e Iñaki le espera pronto a su lado» Diario AS (kontsulta data: 2026-02-05).
  6. (Gaztelaniaz) Bilbao, SERGIO R. VIÑAS @sergiorovi. (2021-04-28). «Nico Williams: un debut de 18 años histórico para el Athletic» ELMUNDO (kontsulta data: 2026-02-05).
  7. (Gaztelaniaz) «Athletic de Bilbao: Iñaki Wiliams: “Yo sabía que iba a jugar con mi hermano Nico» Mundo Deportivo 2021-04-30 (kontsulta data: 2026-02-05).
  8. (Gaztelaniaz) «Joseba Etxeberria analiza a los cinco cachorros que harán la pretemporada con Marcelino» MARCA 2021-07-04 (kontsulta data: 2026-02-05).
  9. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2021-09-28). «Nico Williams, desparpajo juvenil para revitalizar el ataque del Athletic» naiz: (kontsulta data: 2026-02-05).
  10. (Gaztelaniaz) «Los Williams llenan de lágrimas a su madre y su tía en las gradas de Riad» MARCA 2022-01-13 (kontsulta data: 2026-02-05).
  11. (Gaztelaniaz) «Nico Williams tiene la llave del Athletic» Mundo Deportivo 2022-11-18 (kontsulta data: 2026-02-05).
  12. (Gaztelaniaz) «Nico Williams hace lo más difícil» Mundo Deportivo 2023-02-12 (kontsulta data: 2026-02-05).
  13. (Gaztelaniaz) Molero, Iván. (2023-04-08). «Los Williams enmudecen al Espanyol» Diario AS (kontsulta data: 2026-02-05).
  14. (Gaztelaniaz) «El Athletic se acerca a Europa tras ganar en Almería» Mundo Deportivo 2023-04-22 (kontsulta data: 2026-02-05).
  15. (Gaztelaniaz) «Nico Williams levanta San Mamés» MARCA 2023-12-16 (kontsulta data: 2026-02-05).
  16. (Gaztelaniaz) «El Athletic mete la quinta ante el Barça» Mundo Deportivo 2024-01-25 (kontsulta data: 2026-02-05).
  17. (Gaztelaniaz) Suárez, Isaac. (2024-04-06). «Nico Williams: el título que lo consagra como una estrella mundial de la próxima década» MARCA (kontsulta data: 2026-02-05).
  18. (Gaztelaniaz) EFE, Agencia. (2024-04-07). «Nico Williams, elegido MVP de la final de la Copa del Rey» COPE (kontsulta data: 2026-02-05).
  19. (Gaztelaniaz) Collazos, David. (2024-04-07). «Las claves del campeón: las paradas de Aguirrezabala, el MVP Nico Williams y la templanza de Valverde» RTVE.es (kontsulta data: 2026-02-05).
  20. (Gaztelaniaz) «¡El Athletic, campeón de Copa!» kirolakeitb.eus (kontsulta data: 2026-02-05).
  21. (Gaztelaniaz) VELASCO, JUANMA. (2024-05-03). «¡El Coliseum de 6 pistas!» MARCA (kontsulta data: 2026-02-05).
  22. (Gaztelaniaz) Herrán, Alfonso. (2024-05-26). «Acaba en Bilbao un año para recordar» Diario AS (kontsulta data: 2026-02-05).
  23. (Gaztelaniaz) «El Athletic y Nico Williams responden a las portadas con el '10' de Muniain: "Estoy orgulloso de hacer historia como él"» Relevo 2024-08-12 (kontsulta data: 2026-02-05).
  24. «Nico Williams, Urrezko Baloia irabazteko izendatua | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (kontsulta data: 2026-02-05).
  25. (Gaztelaniaz) VELASCO, JUANMA. (2024-10-28). «Nico y el Balón de Oro: "Desde este verano mi estatus ha cambiado"» MARCA (kontsulta data: 2026-02-05).
  26. (Gaztelaniaz) Herrán, Alfonso. (2024-10-03). «Nico aterroriza a Europa» Diario AS (kontsulta data: 2026-02-05).
  27. (Gaztelaniaz) «1-0: El Athletic sufre para tumbar a un gran rival» Mundo Deportivo 2024-10-24 (kontsulta data: 2026-02-05).
  28. (Gaztelaniaz) VELASCO, JUANMA. (2025-04-17). «Los chicos de oro, a semifinales» MARCA (kontsulta data: 2026-02-05).
  29. (Gaztelaniaz) Lazcano, Javier Ortiz de. (2025-10-22). «Iñaki Williams ante el debut de Nico en la Champions: «Ha pasado momentos jodidos»» El Correo (kontsulta data: 2026-02-05).
  30. (Gaztelaniaz) Delgado, Jordi. (2026-02-03). «El Athletic descarta la operación de Nico Williams: 'Su prioridad es el club por delante del Mundial'» Diario Sport (kontsulta data: 2026-02-05).
  31. «Nico Serrano eta Nico Williams, Espainiako 19 urtez azpiko selekzioarekin | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (kontsulta data: 2026-02-05).
  32. (Gaztelaniaz) «Nico Williams y Vencedor dan un nuevo paso en su carrera» Mundo Deportivo 2021-09-04 (kontsulta data: 2026-02-05).
  33. (Gaztelaniaz) «Luis Enrique confía en Borja Iglesias, Guillamón y Nico Williams y deja fuera de la lista a Ramos y Ansu Fati» MARCA 2022-09-16 (kontsulta data: 2026-02-05).
  34. (Gaztelaniaz) «Amargo debut de Nico Williams y Borja Iglesias con la Selección» MARCA 2022-09-24 (kontsulta data: 2026-02-05).
  35. (Gaztelaniaz) Rivas, Alberto. (2022-09-27). «Las paradas de Unai y la revolución de Nico Williams: La conexión Athletic salva a España» RTVE.es (kontsulta data: 2026-02-05).
  36. (Gaztelaniaz) Muñoz, Unai. (2022-11-11). «Luis Enrique convoca para el Mundial a Unai Simón y Nico Williams; Iñigo Martínez se queda fuera» Deia (kontsulta data: 2026-02-05).
  37. (Gaztelaniaz) Artetxe, José L.. (2022-11-17). «Nico Williams pone la guinda ante Jordania (1-3)» Deia (kontsulta data: 2026-02-05).
  38. (Gaztelaniaz) «Exhibición histórica de España» MARCA 2022-11-23 (kontsulta data: 2026-02-05).
  39. (Gaztelaniaz) Lazcano, Javier Ortiz de. (2023-09-08). «Partidazo de Nico, que marca el gol 1.500 de España» El Correo (kontsulta data: 2026-02-05).
  40. (Gaztelaniaz) Marca, Redacción. (2024-07-14). «España campeona de la Eurocopa 2024 de Alemania» Marca.com (kontsulta data: 2026-02-05).
  41. (Gaztelaniaz) Eguía, Sergio. (2024-07-14). «Nico Williams, MVP de la final: «Es un año increíble que no voy a olvidar»» El Correo (kontsulta data: 2026-02-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]