Edukira joan

Natufiar kultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Natufiar kultura
Kultura arkeologikoa
Ezaugarriak
HasieraK.a. XII. milurtekoa
BukaeraK.a. IX. milurtekoa
Aztarnategi eponimoaNatuf uadia
Honen parte daEpipalaeolithic Near East (en) Itzuli
Aurrekoa/kMushabian culture (en) Itzuli
Ondoregoa/kKhiamian (en) Itzuli eta Harifian (en) Itzuli
Hedapen mapa

Natufiar kultura[1] edo Natuf aldia edo Natuf kultura[2] Asia mendebaldeko Historiaurreko kultura-arkeologikoa da, epipaleolito berantiarra-Neolito garaikoa[3] edo mesolitoarra,[4] duela 15.000 eta 11.500 urte bitartekoa. Beste batzuentzat, Ekialde Hurbileko Mesolitoko kultura da. Dorothy Garrod arkeologo britaniarrak definitu zuen Natufiar kultura 1932an, Uadi-en-Natuf aztarnategitik abiatuta, Judeako muinoetan, Israelen. Kultura hau Palestina, Israel, Libano eta Jordaniako zati batean zabaldu zen.

Aztarnategi adierazgarrietan, industrietan, aire zabaleko kanpamenduetako gela-egiturak ageri dira, oinplano zirkularreko etxolak dituzten herrixkak bezala, harrizko zokaloarekin, nahiz eta ez zituzten harpe eta kobetako habitatak utzi.

Ehorzketa mota etxebizitzen zoruaren azpian eta herrixkaren ondoko eremuetan lurperatzea zen, benetako nekropoliak osatuz. Tresna litikoen[oh 1] artean, pieza mikrolitoak, koskak, dentikulatuak eta zulagailuak nabarmentzen dira. Hezur-pieza bereizgarrienak puntzoiak, bi puntadun azagaiak, amuak, hortz-ilara bateko arpoiak eta igitai-kirtenak dira. Arte higigarria ere bazuten.[5]

Natufiar goiztiarreko hezurrezko puntzoiak
Natufiar kulturaren hedapen geografikoa

Kultura ezohikoa zen, biztanleria sedentario edo erdi-egonkorra baten ekoizpena, baita nekazaritza sartu aurretik ere. Komunitate natufiarrak eskualdeko lehen asentamendu neolitikoen eraikitzaileen arbasoak izan daitezke, munduan lehenak izan daitezkeenak. Sirian dagoen Tell Abu Hureyrako natufiar kulturako hondakin batzuen arabera, zerealak, bereziki zekalea, nahita landatu zutela iradokitzen dute. Kultura hori munduko nekazaritzaren lehen ebidentziak eman dituela onartuta dago.[6]

Aldi berean, ogiaren antzeko elikagaien ekoizpenaren munduko probarik zaharrenak aurkitu dituzte arkeologoek[7], Shubayqan, Jordaniako ipar-ekialdeko basamortuan, Asiako hego-mendebaldean nekazaritza agertu baino 4.000 urte lehenago. Gainera, Karmel mendiko Raqefet haitzuloan aurkitu zen garagardoa lor zitekeela dioen ebidentziarik zaharrena (13.000 BP inguru), nahiz eta lotutako hondakinak berezko hartziduraren ondorio izan daitezkeen.

Oro har, ordea, natufiarrek basa-zerealak eta ehizatutako animaliak ustiatzen zituzten, gazelak barne. Azterketa arkeogenetikoak Neolitotik Brontze Aroko bertakoak nagusiki natufiarren ondorengoak direla, nahiz eta Anatoliako kalkolitokoen nahasketa handia ere baduten.

Izena ematen dion aztarnategia Uadi-en-Natuf (edo Wadi an-Natuf) eta bertako kona, Shuqba koba, Palestinan dagoen Shuqba hiritik hurbil dago.

  1. harrizko tresnak

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Ugartemendia, Maier. (2015ko ots. 25a). «Amaia Arranz: «Lan asko egin behar da, baina merezi du» - Tolosa» Tolosaldeko ataria (kontsulta data: 2023-10-27).
  2. Muxika Zuloaga, Ione. [1.pdf_fitxategiaren_kopia.pdf «Historiaurreko gizarte ekoizleak»] Unibertsitateko Indar Batasuna. Apunte bankua.
  3. (Ingelesez) Moore, AMT. (2000). Village on the Euphrates: From Foraging to Farming at Abu Hureyra. Oxford University Press Inc ISBN 978-0195108071..
  4. «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Natufiense» tesauros.cultura.gob.es (kontsulta data: 2025-02-18).
  5. (Gaztelaniaz) «Tesauros - Diccionarios del patrimonio cultural de España - Natufiense» tesauros.cultura.gob.es (kontsulta data: 2025-01-22).
  6. (Ingelesez) «About: Natufian culture» dbpedia.org (kontsulta data: 2025-01-22).
  7. (Ingelesez) Arranz-Otaegui, Amaia; Gonzalez Carretero, Lara; Ramsey, Monica N.; Fuller, Dorian Q.; Richter, Tobias. (2018-07-31). «Archaeobotanical evidence reveals the origins of bread 14,400 years ago in northeastern Jordan» Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America 115 (31): 7925–7930.  doi:10.1073/pnas.1801071115. ISSN 0027-8424. PMID 30012614. PMC 6077754. (kontsulta data: 2023-10-27).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Arkeologia Artikulu hau arkeologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.