Miren Azkarate Badiola
| Miren Azkarate Badiola | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Donostia, 1984ko martxoaren 9a (42 urte) |
| Herrialdea | |
| Bizilekua | Oiartzun |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea kazetaritza |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria eta idazlea |
Miren Azkarate Badiola (Donostia, 1984ko martxoaren 9a) Kazetaria eta idazlea. Euskal Preso Politiko ohia, bere tortura salaketa IVAC-KREI, Kriminologiaren Euskal Institutuak egindako txostenean Paco Etxeberriaren eskutik frogatutako kasuetako bat da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostiako Alde Zaharrean jaioa da Miren. Bera baino zaharragoa den anaia bat du. Amona izan zen, amarekin batera Miren hezi zuen pertsona.
Orixe Ikastolan ikasi zuen eta Luberri BHI-an. Ondoren Kazetaritzan lizentziatu zen EHUn.
Txikitatik izan da kirolari. Ikastola garaian hondartzan mutilekin jokatzen zuen neska bakarra izan zen eta arrazoi horregatik, 10 urte zituela, futboleko federazioak bota egin zuen, garai haietan 14 urte arte ezin baitzuten emakumeek federatu. Hamalau urterekin Añorgako ekipoan sartu zen. Esku pilota eta judoa ere egiten zituen eta hemen ere emakume izateagatik zailtasun handiak pairatu behar izan zituen.[1]
Beste askori bezala, jaio orduko gatazka politikoak bizitza baldintzatu zion Mireni. Jaio zenean aita Hendaian zegoen, iheslari. Bi urte zituela espetxeratu egin zuten aita eta kalera atera zenean berriz torturatua izateko beldurrez egin zuen ihes Kubara, artean Mirenek 4 urte zituenean. Geroztik, bost bider bakarrik joan ahal izan da aita ikustera. 6 urterekin lehen aldiz eta 28 urte zituela azkenekoz.[2] Aita 2021ean itzuli zen Euskal Herrira.[3]
Hainbat euskal hedabide eta elkartetan lan egin du Miren Azkaratek. 2016tik “Gaur 8” astekarian[4] eta Antxeta Irratian kolaboratzen du. Bi urtez liburuzain bezala aritu da, Pasaiako liburutegietan, lanean.
Euskal Herriko gatazka politikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal preso politikoa; tortura eta kartzela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2002. urtean, 18 urterekin atxilotu zuten eta Audientzia Nazionaletik pasa ondoren, fidantzapean aske geratu zen Miren. 2005ean eginiko epaiketan, ordea, kolaborazioagatik kondenatua izan zen[5] eta 2007an Martutenen espetxeratu zuten. Ondoren, Langraitz, Soto del Real, Palencia eta Leongo espetxetan eduki zuten preso, 5 urteko kondena osoa beteta aske geratu zen arte, 2012an.
Guardia Zibilak atxilotu eta torturatu egin zuen. Torturari buruzko bere testigantza publikoa da, izan ere IVAC-KREIk egindako txostenean Paco Etxeberriaren eskutik frogatutako kasuetako bat baita. Torturaren gaiarekin konprometitua, ahal izan duen foro, hitzaldi eta mahia inguru guztietan parte hartu du. Tartean:
- 2005. EHUko kazetaritza ikaskideei azalpena, Josu Amezaga irakasle zela.[6]
- 2016. Euskal Herriko bake-prozesua bultzatzeko Foro Sozialak torturak jasan zituzten emakumeei buruzko jardunaldietan Donostian.[7][8][9]
- 2024. ‘Tortura Arrasaten genero ikuspegitik’ Nekane Ayensa Sesmak, Juan Ramon Garai Bengoak eta Iñaki Barrutia Arregik sortutako liburuan bere lekukotza emanda.[10]
- 2025. “Olatuak” izeneko, Itziar Leemans zine zuzendariak zuzendutako dokumentalean ere parte hartu zuen bere testigantzarekin.[11]
Idatzitako liburua: IKUSEZINAK. Erbesteratuen haurrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaio zenetik iheslari baten alaba izan da Miren eta tokatu zaio ondorioak zuzenetik bizitzea. Euskal gatazkaren kontaketan iheslarien seme-alabak ez dituztela inoiz ere kontuan hartu, ez entzun ere iritzita, idatzi du IKUSEZINAK. Erbesteratuen haurrak liburua (GARA. Baigorri Argitaletxe SA. 2022). Euskal Herriko sufrimenduaren kroniketan inoiz agertu ez diren Maletadun haur eta nerabeen testigantzak bildu ditu, hau da, Venezuela, Mexiko, Iparralde, Kuba, Suitza, Cabo Verdeko... iheslari eta deportatutako seme-alaben kontakizunak.[12] [13]
Afera honetan amei ere aitorpen publikoa zor zaiela pentsatzen du:
“Haiek dira gatazka politikoaren kontakizunean ahanztura handiena pairatzen dutenak. Aitorpen publikoa behar dute dudarik gabe, eta uneren batean eginen zaiela pentsatu nahi dut”.[2]

Mariasun Landa saria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2016an Errenteriako Mariasun Landa Saria irabazi zuen “Emakumezkoen begirada” modalitatean. “Zu zarelako gu gara” lanarekin.[4]
Egoera pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi haurren ama da, berea eta neska-lagun bikotearena. "Bidea eginez eta gizarteko trabak gaindituz".[1]
2024tik Oiartzungo alkatearen idazkari lanetan dihardu.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 «Ahapetik Miren Azkarate Badiola - Behe bidasoa» Antxetamedia.eus (kontsulta data: 2025-06-23).
- 1 2 «“Maletadun haur, nerabe eta heldu sentitu naiz”» Argia (kontsulta data: 2025-06-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2021-04-24). «AGUSTÍN AZKARATE: UNA FUGA PARA NO SUFRIR NUEVAS TORTURAS» GARA (kontsulta data: 2025-06-23).
- 1 2 (Gaztelaniaz) RODRÍGUEZ, LUISMA. (2016-03-06). «Miren Azkarate gana el VI Mariasun Landa» El Diario Vasco (kontsulta data: 2025-06-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Lázaro, Julio M.. (2005-12-27). «La Audiencia rechaza el "amor platónico" como atenuante para una etarra» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2025-06-23).
- ↑ «Miren Azkarate» Argia (kontsulta data: 2025-06-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Vídeo Miren Azkarate: 'Me tuvieron cuatro días desnuda mientras me torturaban'» orain.eus (kontsulta data: 2025-06-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) editor2. (2016-07-04). ««La tortura es lo que queda dentro». Informe sobre la tortura» www.sinpermiso.info (kontsulta data: 2025-06-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) Santarén, Un reportaje de Enrique. (2016-07-04). «Testimonio de tres víctimas: “La tortura te queda dentro para siempre”» Deia (kontsulta data: 2025-06-23).
- ↑ Mondraberri. (2024-02-16). Inpunitatearen aurka, emakumeek torturen lekukotza ausartak eman dituzte | Mondraberri Arrasateko Ataria. (kontsulta data: 2025-06-23).
- ↑ elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2025-05-20). «Itziar Leemansen 'Olatuak' filma Ipar Euskal Herriko zinemetan» Kazeta.eus (kontsulta data: 2025-06-23).
- ↑ (Gaztelaniaz) sare. (2022-11-24). «IKUSEZINAK. Erbesteratuen haurrak, Miren Azkarate Badiolaren liburua» Sare Herritarra (kontsulta data: 2025-06-23).
- ↑ Irratia, Naiz. (2022-11-04). ««Isiltasuna, sekretuak, egia ez osoak...», Miren Azkaratek «arantza» kendu du» irratia.naiz.eus (kontsulta data: 2025-06-23).