Manuel Carreiras
| Manuel Carreiras | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Lugo, 1959 (66/67 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Santiago de Compostelako Unibertsitatea lizentzia La Lagunako Unibertsitatea doktoretza |
| Hezkuntza-maila | doktoretza |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | ikertzailea eta psikologoa |
| Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea Basque Center on Cognition, Brain and Language (2008ko irailaren 1a - |
| Jasotako sariak | ikusi
|
Manuel Carreiras Valiña (Lugo, 1959) galiziar psikologoa da, neurobiologian eta psikolinguistikan aditua.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santiago de Compostelako Unibertsitatean psikologiako lizentziatura eta masterra egin zituen eta 1984an doktoretza lortu zuen La Lagunako Unibertsitatean. Laster bere ikerketak irakurketa, elebitasun eta bigarren hizkuntzen ikaskuntzara bideratu zituen, azken finean psikolinguistikara.
2008an Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) ikerketa zentroa sortu zuen eta bertoko zuzendari zientifiko bilakatu zen. Fundazioa Ikerbasque, Innobasque, EHU, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso zuen.[1] Garuneko konexioak eta gordelekuak ikertzen ditu Manuel Carreirasek. Bere ibilbide luzean, batez ere hizkuntzak ikasteko prozesua ikertu du, baita ikasketa prozesu horretan egon daitezkeen arazoak eta oztopoak ere; dislexikoei dagozkienak, esate baterako.[2]
2015ean Euskadi Ikerkuntza Saria[3] eta 2019an Pascual Madoz zientzia sozialetako Ikerkuntza Sari Nazionala jaso zituen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Manuel Carreiras» EHU.
- ↑ «Manuel Carreiras: «Dislexian huts egiten duten mekanismoak identifikatu nahi ditugu, eta horiek sakonki ikertu»» Berria 2025-10-17 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ «Manuel Carreiras Valiña ikertzaileak jaso du 2015eko Euskadi Ikerkuntza Saria» Elhuyar.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Manuel Carreiras» La Voz de Galicia 2020/02/18.