Maki Kaji
Itxura
| Maki Kaji | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Sapporo, 1951ko urriaren 8a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Mitaka, 2021eko abuztuaren 10a (69 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: behazun-hodiko minbizia |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | japoniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | enpresaburua eta ekintzailea |
Maki Kaji (japonieraz: 鍜治 真起, Hepburn: Kaji Maki) japoniar enpresaburua izan zen, Japoniako Nikoli puzzle-enpresaren lehendakaria. Sudokuaren aita pontekotzat ezaguna zen jokoa ezagutarazteagatik.
Hokkaidon jaio zen 1951n. Keio Unibertsitatean literatura ikasten hasi zen, baina lehen urtean ikasketak utzi zituen. Hainbat lanetan aritu ondoren, argitaratze-enpresa bat zabaldu zuen.
1980ean Nikoli izeneko hiru hilez behingo puzzle-aldizkaria argitaratu zuen. Sudoku zenbaki-jokoa aldizkariaren hasierako aleetan agertu zen. Jokoa Britainia Handira eta Ameriketako Estatu Batuetara zabaldu zenean, oso ezaguna bihurtu zen.
Beste hainbeste puzzle-joko asmatu edo ezagutarazi zituen, hala nola, Masyu.