Louise Bjørnsen
| Louise Bjørnsen | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Louise Cathrine Elisabeth Bjørnsen |
| Jaiotza | Roholte (en) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Kopenhage, 1899ko abenduaren 27a (75 urte) |
| Hobiratze lekua | Assistens Kirkegård |
| Familia | |
| Aita | Frederik Cornelius Eberhard Bjørnsen |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | daniera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | eleberrigilea eta idazlea |
| Izengoitia(k) | Elisabeth Martens |
Louise Cathrine Elisabeth Bjørnsen (Roholte, 1824ko apirilaren 9a – Kopenhage, 1899ko abenduaren 27a), Elisabeth Martens izengoitiaz ere ezaguna, danimarkar eleberrigile eta ipuingilea izan zen. Irakasle pribatu gisa izan zituen esperientzietan oinarrituta, Hvad er Livet? eleberria argitaratu zuen 1855ean, Mathilde Fibigerren arrastoari jarraituz. Gainera, beste bost eleberri eta lau ipuin bilduma idatzi zituen[1][2].
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frederik Cornelius Eberhard Bjørnsen (1781-1831) apaiz luterotarraren eta Rebekka Adolphine Rabe-Holmen (1786-1858) bederatzi seme-alabetako bat, 1824ko apirilaren 9an jaio zen Faxe ondoko Roholte herrixkan[1][3]. Zortzi urte zituela, aita hil zitzaion. Amak bakarrik hezi zuen eta erromantizismoko literatura ezagutarazi zion. 1851n Mathilde Fibigerrek Clara Raphael: Tolv Breve eleberria argitaratu zuenean, Bjørnsenek ere bere bizipenetan oinarritutako eleberri bat idaztea erabaki zuen. Familiarekin Næstveden bizi zela, Hvad er Livet? eleberriari ekin zion, batez ere gauez ezkutuan idatziz. 1855ean argitaratu zuen, Elisabeth Martens izengoitia erabiliz[3].
Geroago honako liburu hauek idatzi zituen: En Kvinde (1860), Tre Fortællinger (1866), Hvad behøves der for at leve? (1869), Sangerinden (1876), Fra Fortid og Nutid, en Samling Fortællinger (1878) eta Skibldner (1883). Aldizkarietan ere kolaboratu zuen[3]. Lan horietan guztietan, emakume emantzipatuek bizitako gatazkak jorratu zituen, bere garaiko emakumeentzako aukera tradizionalak zein modernoak aurkeztuz. 1890ean To Søstre liburua kaleratu zuen, eta bertan eboluzionatzen ari zen Danimarkako Emakumeen Elkartea deskribatu zuen ikuspegi kontserbadoretik. Ondorioz, liburu horrek ez zuen oso harrera ona izan[1][4].
1858an ama hil zitzaion, eta Bjørnsen Kopenhagera joan zen bizitzera. Han hil zen 1899ko abenduaren 27an[1].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 4 (Danieraz) Busk-Jensen, Lise. «Louise Bjørnsen» Dansk Kvindebiografisk Leksikon 2023-04-22 (kontsulta data: 2024-12-02).
- ↑ (Danieraz) Andreasen, Uffe. «Louise Bjørnsen» Dansk Biografisk Leksikon 2017-08-03 (kontsulta data: 2024-12-02).
- 1 2 3 (Danieraz) Bøgh, Nic. (1888). «Bjørnsen, Louise Cathrine Elisabeth» Dansk biografisk Lexikon. II. Bind. Beccau - Brandis, 368 or. (kontsulta data: 2024-12-02).
- ↑ (Ingelesez) Wilson, Katharina M.; Schlueter, Paul; Schlueter, June. (2013). Women Writers of Great Britain and Europe: An Encyclopedia. Routledge, 50 or. ISBN 978-1-135-61670-0. (kontsulta data: 2024-12-02).