Edukira joan

Landry Philippe Rasamison

Wikipedia, Entziklopedia askea
Landry Philippe Rasamison
elizbarrutiko apezpiku

2026ko otsailaren 21a -
Alain Harel (en) Itzuli
Elizbarrutia: Port Victoriako elizbarrutia
Bizitza
JaiotzaAmbanja, 1972ko maiatzaren 3a (54 urte)
Herrialdea Seychelleak
 Madagaskar
 Maurizio
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaAnaia Txiki Kaputxinoen Ordena

Landry Philippe Rasamison (Ambanja, 1972ko maiatzaren 3a) madagaskartar elizgizon kaputxinoa da, Seychelleetan aritzen dena. 2026tik aurrera Port Victoriako apezpikua da.[1]

Landry Philippe Rasamison Kaputxinoen Ordenako nobiziotzan sartu zen 1992ko urriaren 3an, eta urtebete geroago aldi baterako botoak eman zituen. 1994tik 1996ra, filosofia ikasi zuen Antsirabeko San Paulo apaizgaitegian, eta 1996tik 1999ra, teologia Antananarivoko elizbarruti arteko apaizgaitegian. 1999ko abuztuaren 1ean betiko profesioa egin ondoren, urte berean diakono ordenatu zuten.[2] 2000ko abuztuaren 15ean apaiztu zen. Teologia espiritualean lizentziatu zen Erromako Antonianum Pontifize Unibertsitatean.[3]

Apaiz gisa, Antsirabeko kaputxinoen eskolastikatu filosofikoko irakasle eta diruzain gisa aritu zen 2002ra arte. Erroman ikasi ondoren, Antsirabeko Sortzez Garbiaren komentuko diruzain izan zen 2005etik 2008ra. 2008tik 2022ra, Mahéko uharte nagusiko La Misèreko parrokoa izan zen. 2009tik 2019ra, bokazio-ministerioaren arduraduna ere izan zen Seychelleetan. 2023tik aurrera, Anse aux Pinsko parrokoa eta bertan dagoen kaputxinoen monasterioko zaindaria izan zen.[3]

2026ko urtarrilaren 21ean, Leon XIV.a aita santuak Port Victoriako apezpiku izendatu zuen.[3] Urte bereko apirilaren 12an apezpiku-ordenazioa jaso zuen Fridolin Ambongo Besungu kardinalaren eskutik, kontsakratzailekideak Désiré Tsarahazana eta Maurice Piat kardinalak izanik.[1]

Ondorengotza apostolikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 (Ingelesez) «Bishop Landry Philippe Rasamison, O.F.M. Cap.» Catholic Hierarchy (kontsulta data: 2026-04-13).
  2. (Frantsesez) «Fr Landry Philippe Rasamison OFMCap nommé évêque de Port Victoria aux Seychelles» Église catholique à Madagascar (kontsulta data: 2026-04-13).
  3. 1 2 3 (Italieraz) «Rinuncia e nomina del Vescovo di Port Victoria o Seychelles (Seychelles)» Bollettino Sala Stampa della Santa Sede 2026-02-21 (kontsulta data: 2026-04-13).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]