Lander Garro
| Lander Garro | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Errenteria, 1975eko azaroaren 25a (50 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
Lander Garro Pérez (Errenteria, Gipuzkoa, 1975eko azaroaren 25a) euskal idazle, argazkilaria eta dokumentalgilea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hendaian bizi da eta Eider Rodriguez idazlearen bikotekidea da. 2020an Agustin Zubikarai saria jaso zuen Ondarroan ‘Faith’ behin-behineko izena zuen nobela-proiektua gauzatu ahal izateko, haren hirugarren nobela, alegia. Autofikziorekin jokatuz, proposatutako argumentuan bere alter-egoak, Xabi Ugarte pertsonaiak, Bartzelonara joko zuen Euskal Herriko gatazkatik alde egin nahian.[1]
2020. urtean, 2 urte, 4 hilabete eta egun bat dokumentala estreinatu zuen; Etxepare Itzulpen saria ere irabazi zuen, Eider Rodriguezekin batera, haren Bihotz handiegia ipuin bilduma gaztelaniara itzultzeagatik. Urte distopikoa izan omen zen harentzat.[2]
Literatura lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Narrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Orain galdera berriak ditut (2004, Txalaparta)
- Lehen aldia (egile asko) (2004, Txalaparta)
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ez merkeenak! Bai onenak! (2006, Alberdania)
Nobela
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kontrarioa (2010, Susa)
- Gerra txikia (2014, Susa)
- FAITH (2021, Elkar)
Itzulpena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Larrua hotz (2009, Txalaparta), Zigor Garrorekin batera. Albert Sánchez Piñolen La pel fredaren itzulpena.
- La pequeña guerra (2017, Txertoa).
- Un corazón demasiado grande (Literatura Random House, 2019), Eider Rodriguez-ekin batera, Eider Rodriguezen Bihotz handiegiaren itzulpena.
Ikus-entzunezkoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gidoilaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Tumatxak telebista-saioetako gidoilaria izan zen 2013 eta 2016 urteen artean. Euskal musikako abesti eta talde arrakastatsuen deskribapena egiten zuen saio arrakastatsu hartan, Zuhaitz Gurrutxagak izan zen aurkezlea.
Zuzendaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2020an "2 urte, 4 hilabete eta egun bat" dokumentala estreinatu zuen, intsumisioari buruzkoa. Protagonisten artean, Gaizka Aranguren, Juan Kruz Lakasta eta Tonino Carotone daude.
2021ean "Tipularen sehaska kanta" dokumentala estrainatu zuen.
2026ko apirilaren 28an Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiaren barruan estrenaitu zen Lutxi eta zuhaitza film dokumentala, Lander Garro Pérez zinemagile gipuzkoarrak zuzendua eta Otxandioko Aurrera Begira elkarteak bultzatua.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://www.naiz.eus/eu/actualidad/noticia/20201030/lander-garro-idazleak-agustin-zubikarai-saria-jaso-du-ondarroan
- ↑ «Aizu!» www.aizu.eus (kontsulta data: 2021-01-26).
- ↑ «'Lutxi eta zuhaitza' Luzia Urigoitiaren heriotzari buruzko filma aurkeztu dute Donostian - Otxandio» Anboto.org (kontsulta data: 2026-04-29).