Kriptoportiko
Itxura
| Kriptoportiko | |
|---|---|
| Arkupea eta antzinako erromatar egitura | |

Kriptoportikoa, Antzinako Erromako arkitekturan, galeria edo korridore estalia zen, eraikitako gune handiago batean integraturik zegoena.[1] Gehienek gangadun estalkia zeukaten, eta baoren bat izaten zuten barrualdea aireztatzeko eta argiztatzeko.[2]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kriptoportiko terminoa latinezko neologismo bat da, grezierazko krypté ("ezkutatu") eta latinezko porticus ("ataria") hitzetatik eratorria.
Kriptoportiko motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bi kriptoportiko mota bereiz daitezke Antzinako Erromako arkitekturan:
- Kriptoportiko domestikoak villetan erakitzen ziren, patio edo lorategien inguruan. Arkupe helenistikoetan ez bezala, zutabeen arteko tarteak hormen bidez ixten ziren.[3]
- Kriptoportiko arkitektonikoa, berriz, lurpeko korridore bat zen, orubea zelaitzeko eta egonkortzeko helburua zuena, eta gainean egindako eraikinari (foroa, zirku, anfiteatro edo antzoki baten harmaila, edo beste edozein) eusten ziona. Lurpeko kriptoportiko hauek, ilunak eta freskoak, biltegi gisa erabil zitezkeen, edo paseoan ibiltzeko.[2]
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ospe handikoak dira Arlesko kriptoportikoak, antzinako foroaren azpian eraikiak eta gaur egungo Rue de Balzeko jesuiten elizaren azpian daudenak. Bigarren Mundu Gerran, Frantziako Erresistentziako kideen babesleku izan ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Crypto-porticus. 1911 Encyclopædia Britannica, en.wikisource.org (kontsulta data: 2026-1-10).
- 1 2 Glosario ilustrado de arte arquitectónico. glosarioarquitectonico.com (kontsulta data: 2026-1-10).
- ↑ Visiting the House of the Cryptoporticus in Pompeii: What to Know and How to Get There. pompeiitravel.com (kontsulta data: 2026-1-10).