Edukira joan

Kapare

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kaparetasun» orritik birbideratua)
Kapare bat Espainiako kolonietan.

Kaparea nahiz aitoren seme edo alaba izan ez, hainbat pribilegioren jabe zen pertsona librea[1].

Kaparetasuna errekonkistan jaio eta Iberiar Penintsulan baino ez zegoen. X. mendean "infantzoiak" sortu ziren zaldunen (orduko latinez miles) baliokidea izanik. XII. mendean maila sozial hori itxi eta errekonkistutako herrietan sorturiko zaldunak kapare bilakatu ziren eta baita izena (orduko gaztelaniaz: fijodalgo edo fidalgo) sortu ere[2][3][4][5].

Ondasun askorik ez zuten noble horiek ez zuten zergarik ordaintzen eta armak eramateko eskubidea zuten baina, ekonomikoki, petxeroek beste diru zeukaten. Denboraren poderioz, gizarte klase horrek Espainiako iparraldean gehiengoa osatu zuen (adibidez, 1740an Kantabrian biztanleriaren % 90 baino gehiago osatzen zuten[6]).

Hego Euskal Herrian, berriz, foruen arabera, Bizkaia eta Gipuzkoako biztanle guztiak kapareak ziren, hots, libreak, soldadutza eta zergetatik askeak eta eskubide politikoen jabeak. Doktrina horrek kaparetasun unibertsala izena du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Kapare. .
  2. Sánchez-Albornoz, Claudio. (1965). Estudios sobre las instituciones medievales españolas. Mexiko Hiria: UNAM, 778-787 or..
  3. Suárez Fernández, Luis. (1970). Historia de España: Edad media. Madril: Gredos, 141-142 or..
  4. Mackay, Angus. (1977). Spain in the Middle Ages: From Frontier to Empire, 1000-1500. New York: St. Martin's Press, 47-50, 56-57, 103-104, 155 or. ISBN 0-312-74978-31..
  5. Menéndez Pidal, Ramón. (1967). La España del Cid. (6.. argitaraldia) Madril: Espasa-Calpe, 86-88, 544-545 or..
  6. Idazle asko. (2007). Historia de Cantabria. Editorial Cantabria S.A. ISBN 84-86420-50-4..


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.