Károly Morvay
| Károly Morvay | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Budapest, 1943ko martxoaren 27a (83 urte) |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | hungariera |
| Heriotza | Elne, 2026ko urtarrilaren 14a (78 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Daniela Grau i Humbert |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | katalana euskara hungariera |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | filologoa |
Parte-hartzailea
| |
| Enplegatzailea(k) | Eötvös Loránd University (en) |
| Jasotako sariak | ikusi
|

Károly Morvay (Budapest, Hungaria, 1943ko martxoaren 27a – Elna, 2026ko urtarrilaren 14a)[1] hungariar hizkuntzalari, filologo eta unibertsitate irakaslea izan zen. Daniela Grau politikari eta ekintzaile katalanarekin ezkonduta egon zen, eta Ipar Kataluniako Elna herrian bizi izan zen.
Hizkuntza erromanikoak, eta bereziki katalana, ikertzeaz gain, euskal kultura eta hizkuntza Hungarian sustatzeko eta aztertzeko egindako lanagatik da ezaguna. Hungarieraz idatzitako euskal gramatika bat,[2][3] hungariera-euskara hiztegia[4] eta euskararen gaineko hainbat artikulu argitaratu zituen, batez ere Euskera aldizkarian.[5]
Ibilbidea eta ekarpen nagusiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Budapesteko Eötvös Loránd Unibertsitateko (ELTE) Ikasketa Hispanikoen Saileko irakaslea izan zen. Espainiera eta poloniera ikasketetan lizentziatu zen 1970ean unibertsitate berean, eta hasieran Poloniar Ikasketen Sailean irakasten hasi bazen ere, 1977tik aurrera Ikasketa Hispanikoen Sailean aritu zen 2008an erretiratu zen arte.[6] Horrez gain, sail hartan 1971z geroztik katalan-eskolak ere ematen ziren, eta, hain zuzen, lehen talde hartan hasi zen Morvay katalana ikasten.[7] 1970eko hamarkadaren amaieran Kálmán Faluba irakaslea eta biak Iberiar Penintsulako hizkuntzei buruzko ikastaro bat eskaintzen hasi ziren, eta, euskara falta zela ohartuta, Morvay irakasleak euskaraz ikasten hastea erabaki zuen. 1982an euskal gramatika eta euskararen berezitasunen inguruko eskolak eman zituen lehen aldiz ELTEn.[8]
Hala irakaskuntzan nola ikerketan, arlo askotan aritu zen: gramatika deskriptiboa zein historikoa irakatsi zituen, AEBko gaztelania ikertu zuen, Hungariako ibero-erromanistika ikasketen sortzaileetako bat izan zen, gaztelania eta portugesa ikasteko eskuliburuak idatzi zituen, eta hainbat hiztegiren egilekide ere izan zen: gaztelania-hungariera, hungariera-gaztelania, katalana-hungariera eta hungariera-katalana.[9]
Nabarmentzekoak dira, bereziki, fraseologia deskriptiboan eta konparatuan egin zituen lanak, eta benetan aitzindaria izan zen Hungariako euskal ikasketen sorreran. Euskal Herriko hizkuntzalariekin ere izan zuen harremana, batez ere Henrike Knörrekin.
Gramatika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- DUK: Rövid baszk nyelvtan — Euskal gramatika llaburra (2007, L'Harmattan, ISBN 978-963-236-058-4)
Hiztegigintza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Diccionari català-hongarès — Katalán-magyar kéziszótár (1990, Diccionaris Enciclopedia Catalana, ISBN 978-84-7739-062-6) - Egilekidea: Kálmán Faluba
- Diccionari hongarès-català — Magyar-katalán kéziszótár (1996, Diccionaris Enciclopedia Catalana, ISBN 84-412-2584-2) - Egilekideak: Kálmán Faluba, László Major, Ignasi Bou Palmés eta Ildikó Szijj
- Els Bons usos es perden: petit diccionari fraseològic cerdanià(2012, Institut d'Estudis Catalans)
- DUN: Magyar-baszk szószedet - Hungariera-euskara hiztegi txikia (2016, L'Harmattan) - Egilekideak: Izaskun Perez Gonzalez eta Oxel Uribe-Etxebarria Lete
Euskararen eta euskalaritzaren gaineko artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Consideraciones acerca del verbo vasco. Euskera 27, 2 (1982), 517-531.
- Observaciones sobre la flexión nominal vasca. Euskera 28, 1 (1983), 65-79.
- La flexión nominal vasca. Euskera 30, 2 (1985), 445-453.
- Harri batez bi kolpe. Cuestiones de fraseología comparada. Euskera 41, 3 (1996), 719-767.
- Voces alavesas. ¿Voces alavesas?. Euskera 45, 3 (2000), 1129-1146
- La noticia de Nemzeti hírlap. La correspondencia del Pr. Luciano Bonaparte con un científico húngaro. Euskera 51, 2 (2006), 879-883.
- La Gramática Vasca de Ferenc Ribáry cumple 150 años. Euskera 59, 2 (2014), 671-750.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Katalanez) Institut de Projecció Exterior de la Cultura Catalana. (2012). (pdf) BIOGRAFIES GUARDONATS 2012 - XXIV PREMIS JOSEP MARIA BATISTA I ROCA, MEMORIAL ENRIC GARRIGA TRULLOLS. (kontsulta data: 2016-09-22).
- ↑ (Katalanez) Tramullas, Gemma. (2011-10-12). «Károly Morvay: «Hi ha molts motius per ser catalanista»» elperiodico (kontsulta data: 2026-01-26).
- ↑ «Euskararen gramatika bat argitaratu berri dute hungarieraz: Karoly Morvay hizkuntzalariak 20 urtean egindako lanaren emaitza da liburua. - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2026-01-26).
- ↑ «´A Baszk Nyelv Ismertése´ 1866ko Euskara-Hungariera gramatika, Koldo Mitxelenan eskuragarri» www.etxepare.eus (kontsulta data: 2026-01-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Károly Morvay» Dialnet (kontsulta data: 2026-01-26).
- ↑ (Hungarieraz) «Elhunyt Morvay Károly» espanol.elte.hu (kontsulta data: 2026-01-26).
- ↑ (Katalanez) Tramullas, Gemma. (2011-10-12). «Károly Morvay: «Hi ha molts motius per ser catalanista»» elperiodico (kontsulta data: 2026-01-26).
- ↑ (Gaztelaniaz) Morvay, Károly. (2014). «"La Gramática Vasca" de Ferenc Ribáry cumple 150 años» Euskera Ikerketa Aldizkaria: 671–750. doi:. ISSN 2792-2278. (kontsulta data: 2026-01-26).
- ↑ (Hungarieraz) «Elhunyt Morvay Károly» espanol.elte.hu (kontsulta data: 2026-01-26).