June Carter
Itxura
June Carter Cash, jaiotzako izena Valerie June Carter (Maces Spring, Virginia, 1929ko ekainaren 23a - Nashville, Tennessee, 2003ko maiatzaren 15a) estatubatuar abeslari, egile abeslari, musikari eta aktorea izan zen, Carter Family taldeko kidea eta Johnny Cashen bigarren emaztea. Gitarra, banjoa, aho-soinua eta autoharpa jotzen zituen. Bost Grammy sari irabazi zituen, eta Christian Music Hall of Fame-n sartu zuten 2009an.[1] 2003an 31. postuan kokatu zuen CMT telebista kanalak country musikako 40 emakume garrantzitsuenen zerrendan.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bakarka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1975 - Appalachian Pride
- 1999 - Press On
- 1999 - It's All In The Family
- 2003 - Wildwood Flower
- 2003 - Louisiana Hayride
- 2005 - Keep On The Sunny Side: June Carter Cash - Her Life In Music
- 2005 - Church In The Wildwood: A Treasury Of Appalachian Gospel
- 2005 - Ring Of Fire: The Best Of June Carter Cash
- 2006 - Early June
Johnny Cashekin
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1967 - Carryin' On With Johnny Cash And June Carter
- 1973 - Johnny Cash And His Woman
- 1979 - Johnny And June
- 1999 - It's All In The Family
- 2006 - Duets
- 2006 - Collections