Edukira joan

Judith Dupont

Wikipedia, Entziklopedia askea
Judith Dupont
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakDormandi Judith
JaiotzaBudapest, 1925eko irailaren 22a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaAndilly, 2025eko urriaren 1a (100 urte)
Familia
AitaLadislas Dormandi
AmaOlga Dormandi
Familia
Hezkuntza
HeziketaParisko Medikuntza Eskola
Hizkuntzakhungariera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, itzultzailea, psikoanalista eta editorea
Jasotako sariak
KidetzaAssociation psychanalytique de France (en) Itzuli

Judith Dupont (jaiotzez Dormandi; Budapest, 1925eko irailaren 22aAndilly[1], 2025eko urriaren 1a) frantziar psikoanalista, itzultzaile eta argitaratzailea izan zen.

Judith Dormandi Budapesten jaio zen 1925eko irailaren 22an, Ladislas Dormadi argitaratzaile eta idazlearen eta Olga Dormadi (Szélesky-Kovács) margolariaren alaba. 1938an Frantziara emigratu zuen familiarekin. Medikuntza ikasi zuen Parisen, eta anatomia patologikoan graduatu zen 1955ean.[2] Sándor Ferenczi psikoanalistaren lanak itzuli eta argitaratzeagatik da ezaguna, haren obra frantziar publikoari ezagutarazten lagunduz.[3] 1969an Le Coq-Héron aldizkari psikoanalitikoa sortu zuen[4], Sándor Ferenczi eta Michael Balinten artikuluak argitaratu zituen lehenengoetakoa izan zena.[2]

Dupont Andillyn hil zen 2025eko urriaren 1ean, 100 urte zituela.[1]

  • 2013: Sigourney saria[3]
  • Le manuel à l'usage des enfants qui ont des parents difficiles (1980 eta 2006)
  • Au fil du temps... Un itinéraire analytique (2015)

Sándor Ferenczi

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Œuvres complètes I, 1908-1912. Psychanalyse I (Philippe Garnierrekin batera, 1968)
  • Œuvres complètes II, 1913-1919. Psychanalyse 2 (Myriam Viliker eta Philippe Garnierrekin batera, 1978)
  • Œuvres complètes, III, 1919-1926. Psychanalyse 3 (Myriam Vilikerrekin batera, 1982)
  • Œuvres complètes IV, 1927-1933 (Le Coq Héron aldizkariaren itzulpen taldearen baitan, 1982)
  • Perspectives de la psychanalyse : sur l'indépendance de la théorie et de la pratique (Michèle Pollak-Cornillot eta Myriam Vilikerrekin batera, 1994)
  • Thalassa. Psychanalyse des origines de la vie sexuelle (Myriam Vilikerrekin batera, 2000)
  • Transfert et introjection (Philippe Garnierrekin batera, 2013)
  • Journal clinique : janvier-octobre 1932 (Le Coq Héron aldizkariaren itzulpen taldearen baitan, 2014)

Michael Balint

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Techniques psychothérapeutiques en médecine (Jean-Paul Valabregarekin batera, 1966)
  • Amour primaire et technique psychanalytique (R. Gelly eta S. Kadarrekin batera, 1972)
  • Les Voies de la régression (Myriam Vilikerrekin batera, 1981)
  • Le défaut fondamental : aspects thérapeutiques de la régression (Myriam Vilikerrekin batera, 2003)

Korrespondentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Correspondance : 1921-1933. Sandor Ferenczi, Georg Groddeck (Le Coq Héron aldizkariaren itzulpen taldearen baitan, 1982)
  • Correspondance : Sigmund Freud, Sándor Ferenczi (Le Coq Héron aldizkariaren itzulpen taldearen baitan, 1994-2000)
  • La Correspondance Ernest Jones-Michael Balint (Eva Brabantekin batera, 2004)
  • Correspondance : 1907-1926, Sigmund Freud, Otto Rank (Suzanne Achache-Wiznitzerrekin batera, 2015)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 (Frantsesez) Bouhadjera, Hocine. «Judith Dupont : la psychanalyse perd une passeuse d’ombre» ActuaLitté.com 2025-10-02 (kontsulta data: 2025-10-26).
  2. 1 2 (Ingelesez) Nölleke, Brigitte. «Judith Dupont née Dormandi (*1925)» Psychoanalytikerinnen. Biografisches Lexikon (kontsulta data: 2025-10-26).
  3. 1 2 (Ingelesez) «Judith Dupont, MD, 2013» The Sigourney Award (kontsulta data: 2025-10-26).
  4. (Frantsesez) «Le Coq-héron» Cairn.info (kontsulta data: 2025-10-26).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]