Edukira joan

Jon Garmendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jon Garmendia

Bizitza
JaiotzaUrnieta, 1972ko abuztuaren 27a (53 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakolerkaria, zutabegilea eta konpositorea

Jon Garmendia Martinez, Txuria ezizenarekin ezaguna (Urnieta, 1972ko abuztuaren 27a) Izarre baserrian jaiotako gipuzkoar musika idazlea, poeta, letragilea eta zutabegilea da.[1]

Bere ibilbide luzean abesti asko idatzi eta konposatu ditu, hainbat talderentzat, besteak beste: Etzakit, 4itzal, Sen, Esne Beltza, Berri Txarrak, Patxuko Nice, Iheskide, Estricalla, Keia, Iker Lauroba, ...  

Kazetari gisa egin izan du lan Le Journal du Pays Basqueko Mintza astekaria gidatuz. Gaur egun Gara egunkarirako kolaborazioak idazten ditu baita iritzi zutabeak ere, astelehenero, kultura arloan nagusiki. Kazeta.eus agerkari elektronikoan ere argitaratzen ditu erreportajeak eta iritzi artikuluak.

Kazetaritza eta komunikazio formakuntzaz gain, sukaldaritzari ere tartea eskaini zion, sukalde-buru bezala lan eginez..

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Jon Garmendia, deserrian baina etxean - Urnieta» Aiurri.eus (kontsulta data: 2026-02-08).
  2. ULHAINTSAREN NEGARRA | Elkar Argitaletxea. (kontsulta data: 2026-02-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]