Edukira joan

Joan X.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joan X.a


122. Aita santu

914ko martxoa (egutegi gregorianoa) - 928ko maiatza (egutegi gregorianoa)
Lando - Leon VI.a
Roman Catholic Archbishop of Ravenna (en) Itzuli

904 -
Martinianus (en) Itzuli - Silvestre II.a
Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Ravenna (en) Itzuli
Roman Caholic Bishop of Bologna (en) Itzuli

900 - - Bernard (en) Itzuli
Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Bologna (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaTossignano (en) Itzuli, ?
Herrialdea Aita Santuen Lurraldea
HeriotzaErroma, 928 (68/69 urte)
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa eta idazlea
Lantokia(k)Erroma eta Aita Santuen Lurraldea
InfluentziakPornokrazia
Ideologia eta sinesmenak
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 8823769 Edit the value on Wikidata

Joan edo Joanes X.a[1] (Borgo Tossignano, ? - Erroma, 928) Eliza Katolikoko 122. aita santua izan zen 914 eta 928 bitartean.

Pornokrazia deritzon garaiko laugarren aita santua, bere aurreko hirurak bezala Teofilakto I.a erromatar senatariaren, honen emazte Teodoraren eta bien alaba zen Maroziaren eraginez aukeratua izan zen.

Diakonotza Bolognan amaitu ondoren Ravenako artzapezpikuaren fiskala izan zen, 905ean Sergio III.a aita santuak Bolognako gotzain eta Ravenako artzapezpiku izendatzeko, bere babesleei esker aita santu izendatua izan zen arte.

Bere aukeraketa erromatar aristokraziak babestu zuen arren Joan X.a ezin daiteke aita santu txotxongilo bat izan zenik esan, nobleziaren gaineko bere boterea erabili baitzuen.

Haren aitasantualdia musulmanek italiar kostaldeei eginiko erasoen okertzearekin hasi zen, Sizilian zituzten baseetatik abiatuta. Erasook amaiarazteko printze italiar batzuen koalizio bat lortu zuen, tartean Maroziaren senar Alberiko I.a Spoletokoa, Landulfo Beneventokoa eta Italiako errege Berengario Friulikoa zirela: azken hori enpresa horretara Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadore 915ean koroatua izanaren bidez erakarria izan zen.

915ean aita santu bat historian lehen aldiz jarri zen armada baten buru, eta Gariglianoko guduan musulmanak behin betiko garaitu.

924an Berengario hil zuten eta Inperio Santuko enperadoreen artean Karlomagnoren azken ondorengoa izan zen. Inperio horretako enperadore kargua hutsik geratuko zen 962an Oton I.a tronuratu arte.

Berengarioren heriotzak Italiako tronua ere hutsik utzi zuen. Joan X.a aita santuak tronu horretako oinordeko gisa Hugo Proventzakoa babestea erabaki zuen. Horren ondorioz, Maroziari aurre egin behar izan zion, haren bigarren senar Guido Toskanakoa Erromara armada baten buru joan, aita santua kargutik kendu eta kartzelatzea agindu zion.

Joan X.a kartzelan hil zen 928an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Lando
Aita Santua
914-928
Ondorengoa
Leon VI.a