Hiperlipidemia[1] (literalki: odoleanlipido asko) lipidoen odol-maila altuak eragiten duen gaixotasuna da. Ezin da patologiatzat hartu, gaixotasun askoren bigarren mailakoa izan daitekeen desoreka metabolikotzat edota gaixotasun mota askotan, bereziki kardiobaskularretan eragin dezakeen zerbaitentzat baizik. "Hiperkolesterolemia" (kolesterol-maila handiak) eta "hiperlipoproteinemia" (lipoproteina-maila handiak) terminoekin hertsiki lotuta dago. Lipidoak ez daude odolean solte, baizik eta dentsitate txikiko partikula esferiko handietan bilduta, eta partikula horiek odol-ingurunetik bereizten dituzte, hala nola kilomikroiak. Hala, hainbat hiperlipidemia-mota bereizten dira odol-zirkulazioan metatzen diren molekulen arabera. Hiperlipidemia oso ohikoa da biztanlerian, eta gaixotasun kardiobaskularretarako arrisku-faktore handitzat jotzen da.[2] Tratamendurik ezak bihotzeko gaixotasun desberdinak, arteriak gogortzea (arteriosklerosia), pankreatitisa edo garuneko traumatismoa eragin ditzake.