Georges Hyvernaud
| Georges Hyvernaud | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Saint-Yrieix-sur-Charente, 1902ko otsailaren 22a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | frantsesa |
| Heriotza | Parisko 11. barrutia, 1983ko martxoaren 24a (81 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Andrée Hyvernaud (en) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea eta irakaslea |
Georges Hyvernaud (Saint-Yrieix-sur-Charente, 1902ko otsailaren 22a – Paris, 1983ko martxoaren 24a) frantziar idazlea izan zen.
Nekazari eta langile jatorriko familia batean jaio zen. Institutuan ikasle bikaina izan zen eta oposizioz sartu zen Saint-Cloud-eko École normale supérieure delakoan. Ikasketak amaitu ondoren, irakasle izan zen Arrasen 1926tik 1934ra eta Dijonen 1934tik 1939ra. 1936an Andrée Deromerekin ezkondu zen.
1940an alemanek preso hartu zuten. Ofizialentzako presondegietan igaro zuen gerra, asperduraz eta pasibotasunez beteriko gatibualdian.
Gerra ostean Lettre à une petite fille eta bi liburu argitaratu zituen: La Peau et les Os (1949) eta Le Wagon à vaches (1953). Bere idazkiak axolagabe hartu zituen eta literatura utzi eta irakaskuntzari ekin zion erretiroa hartu arte. Aitormena hil ondoren iritsi zitzaion, bere liburuak berrargitaratu ondoren.
La Peau et les Os (Azala eta hezurrak) izeneko eleberrian, modu autobiografikoan deskribatzen du ofizial frantses baten gatibualdia. Espetxetik itzuli ondoren, familiako bazkari batean, lotiak, gabeziak eta espetxean elkarrekin bizitzea kontatzen ditu. Narrazioa alemanek fusilatutako gazte baten istorio tragikoarekin amaitzen da.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La Peau et les Os (Éditions du Scorpion, 1949)
- Le Wagon à vaches (Denoël, 1953)
- Lettres de Poméranie (1940-1945), édition présentée par Andrée Hyvernaud & annotée par Guy Durliat, éditions Claire Paulhan, 2002, ISBN 2-912222-16-8
- Lettre anonyme (1986)
- L'ivrogne et l'emmerdeur: Lettres à sa femme (1939-1940)
- Voie de garage, (1941-1944)
- Visite au scorpion
- Carnets d'oflag (1987)
- Lettre à une petite fille
- Feuilles volantes (1995)