Galtzagorri
Itxura
| Galtzagorri | |
|---|---|
| euskal mitologia | |
| Ezaugarriak | |
| Baliokideak | Mamarro, Mamur, boiet, fameliar, homenet, homenet de colzada eta diaplerón |
Galtzagorri euskal mitologiako pertsonaia da. Mamurrak eta Prakagorriak gizakiei beren lan harrigarrietan laguntzen dieten ahaide txiki-txikiak dira. Praka gorriak dituzte soinean, eta orraztokian ezkutatzen dira. Euren jabeari biraka-biraka hasten zaizkio oihuz galdezka. "Eta orain zer? Eta orain zer?" Eta amen batean betetzen dituzte nagusiaren aginduak, nahiz eta ikaragarrienak izan. Beste izen batzuk: Aidetikako (Saran); Aiharra, Haio (Lapurdin); Beste mutilak (Gernikan), Patuek (Muxika), mamarroak Zarautzen...
= Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- AA bidedz irudikatutako bertsioa.
- Galtzagorri eskultura Getariako Saraleginea etxeko parkean. Testua: "Galtzagorri zuri kondari. Hemen ekarri bere tresnakeri. Ibili, ibili, nun ibili, zer ikasi! Ta denen artean bizi berri"
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Familiariak" in Mitoen bilakatzea. Egilea, Anuntxi Arana. Argitaletxea, Gatuzain, Baiona 2004.

