Frantzisko Xabier Bustillo
| Frantzisko Xabier Bustillo | |||||
|---|---|---|---|---|---|
2023ko irailaren 30a -
2021eko maiatzaren 11 - ← Olivier de Germay | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotzako izen-deiturak | Francisco Javier Bustillo | ||||
| Jaiotza | Arre, 1968ko azaroaren 23a (57 urte) | ||||
| Herrialdea | |||||
| Hezkuntza | |||||
| Heziketa | Faculté de théologie de l'Institut catholique de Toulouse (en) | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | apaiz katoliko latindarra eta apezpiku katoliko latindarra | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
| Jasotako sariak | |||||
| Ideologia eta sinesmenak | |||||
| Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
| Erlijio-ordena | Anaia Txiki Komentualen Ordena | ||||
Frantzisko Xabier Bustillo Ripodas OFM.Conv. (Arre, Ezkabarte, 1968ko azaroaren 23a) Nafarroa Garaiko frantziskotar apaiza eta kardinala da.[1] 2021etik Ajaccioko apezpikua da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Frantzisko Xabier Bustillo Arren jaio zen 1968ko azaroaren 23an.[1] Frantziskotar komentualek Elizondon zuten apaiztegi txikian sartu zen, eta Lekarozen ikasi zuen batxilergoa.[2] Hamazazpi urte zituelarik, Paduara joan zen nobiziotza hastera. 1992ko irailaren 20an egin zituen boto handiak, eta 1994ko irailaren 10ean apaiztu zen.[3][4]
1994an, beste lagun batzuekin batera, Narbonako San Bonaventura komentua sortu zuen. 1997an, Teologiako lizentzia lortu zuen Tolosako Institutu Katolikoan. Besteak beste, San Bonaventurako erretorea (1994-2007), Frantzia eta Belgikako komentualen probintziala (2006 2018), Narbona-Corbièresko bikarioa, eta espiritualtasun mugimendu berrietarako eta erlijioen arteko elkarrizketarako ordezkaria (2012-2018) izan zen. 2018tik aitzina, Lurdako San Maximiliano Kolbe komentuko zaindaria izan zen.[3]
2021eko maiatzaren 11n, Ajaccioko apezpiku izendatu zuen Frantzisko aita santuak, eta 2023ko irailaren 30ean kardinal.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 3 Agesta, Joaquín Ángel. Roma: Cardenalato de Fray François-Xavier Bustillo. ofmconv.net (kontsulta data: 2024-3-26).
- ↑ Bustillo, designado por el Papa obispo de Ajaccio. aalecaroz.com (kontsulta data: 2024-3-26).
- 1 2 Mgr François-Xavier Bustillo, nouvel évêque d’Ajaccio. vaticannews.va (kontsulta data: 2024-3-26).
- ↑ El navarro Francisco Javier Bustillo, nuevo Cardenal. iglesianavarra.org (kontsulta data: 2024-3-26).