Flunitrazepam
| Flunitrazepam | |
|---|---|
| Formula kimikoa | C16H12FN3O3 |
| SMILES kanonikoa | [N+(=O)[O-])C3=CC=CC=C3F&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
| MolView | [N+(=O)[O-])C3=CC=CC=C3F 3D eredua] |
| Mota | konposatu kimiko |
| Masa molekularra | 313,086269 Da |
| Erabilera | |
| Elkarrekintza | Gamma-aminobutyric acid type A receptor subunit alpha1 (en) |
| Haurdunaldia | Australian pregnancy category C (en) |
| Rola | Antsiolitiko eta GABA Modulators (en) |
| Identifikatzaileak | |
| InChlKey | PPTYJKAXVCCBDU-UHFFFAOYSA-N |
| CAS zenbakia | 1622-62-4 |
| ChemSpider | 3263 |
| PubChem | 3380 |
| Gmelin | 31622 |
| ChEMBL | CHEMBL13280 |
| EC zenbakia | 216-597-8 |
| ECHA | 100.015.089 |
| MeSH | D005445 |
| RxNorm | 4460 |
| Human Metabolome Database | HMDB0015510 |
| UNII | 620X0222FQ |
| KEGG | D01230 |
Flunitrazepama konposatu organikoa da, C16H12FN3O3 formula duena eta bentzodiazepinen familiakoa. Konpostu organofluoratutzat har daiteke. Solido zuri-hoirxka da[1].
Flunitrazepam botika gisa baliatzen da bere ezaugarriak medio. Insomnioa tratatzeko usatzen da bereziki. Pilula gisa hartzen da. Frantzian eta Espainian ez da merkaturatzen.
Beste bentzodiazepinak legez aisiadirako droga moduan ere kontsumitzen da. Mendekotasuna sor dezake eta abstinentzia-sindromea eragin.
Sintesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Fluntrazepama sei urratsetako prozesu baten bidez sintetizatzen da beheko eskeman ikus daitekeen legez[2].
Albo-ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Albo-ondorio ohikoenak logura, ahuldadea, ezinegona, koordinazio-arazoak, kontzentratzeko-arazoak eta memoria-arazoak izaten dira.
Kontraindikazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Flunitrazepma ez da hartu behar botikarekiko hipersentikortasuna, alkohol-kontsumoa, droga-mendekoatasuna, miastenia larria edo arnasteko arazo larriak baldin badaude. Haurdunaldian eta edoskitzean flunitrazepama hartzea ebitatuko da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) PubChem. «Flunitrazepam» pubchem.ncbi.nlm.nih.gov (kontsulta data: 2025-01-12).
- ↑ Kleemann, Axel, ed. (2001). Pharmaceutical Substances - Synthesis, Patents, Applications,. (4. ed. argitaraldia) Thieme ISBN 978-1-58890-031-9. (kontsulta data: 2025-01-12).