Edukira joan

Eusozialitate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Apis mellifera espezieko erleak, portaera eusozialaren adibide garbietako bat

Eusozialitatea (grezieratik, "eu": benetakoa, ona; "sozial") animalia batzuek duten antolaketa sozial mailarik altuena da. Intsektu, krustazeo eta ugaztunetan gertatzen da. Inurriak, Apis, Bombus eta Meliponini genero eta leinuetako erleetan, Vespa genereko liztorretan, Hymenoptera ordena osoan eta Isoptera ordeneko termitatan dago. Thysanoptera ordenako kide batzuek eta landare-zorri batzuetan ere kasuak daude. Synalpheus regalis espezieko ganbak ere portaera eusoziala du. Bathyergidae familia, Heterocephalus glaber sator-arratoia eta Cryptomys damarensis dira ezagutzen diren ugaztun eusozial bakarrak.

Eusozialitatea duten animalietan helduek kumeak zaintzen dituzte, habi berean bi belaunaldi edo gehiago bizi dira eta kideak birsortzeko gaitasuna duten "erret-kasta" batean eta birsortzen ez diren "langile-kasta" batean sailkatzen dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]