Edukira joan

Euriloko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Euriloko
Ezaugarriak
Sexuagizonezkoa
Familia
Ezkontidea(k)Ctimene (en) Itzuli
Ulises ezkerrera Euriloko duela

Euriloko (antzinako grezieraz: Εὐρύλοχος) greziar mitologiako pertsonaia da. Homeroren Odisean Ulisesen ontziko bigarren agintedun gisa ageri da. Ulisesen koinatua ere bada honen arreba Ktimenerekin ezkonduta dagoelako. Pertsona koldar eta berekoi gisa ageri da eta hainbat liskar sortuko ditu Ulisesen ontzian. Horietan larriena Heliosen behiak lapurtzea izango da Ulisesen aginduaren aurka, izan ere, Tiresias igarleak eta Zirtze jainkosak esana baitzioten Ulisesi hori egiten zuena galbidera joango zela.

Ulises lagunengatik urruti zegoenean xaxatzen ditu Eurilokok behiak hartzera:

«
Lagunak, entzuidazue zer esatera noan,
orain gaitz asko sufritzen ari bazarete ere:
Hiltzea mortal gaixoei nolanahi gaizki zaie;
mingarriena, ordea, dute gosez hiltzea,
eta nork bere patua horrela topatzea.
Eguzkiren behietatik har ditzagun onenak
[...] Eta gertatzen bada
behi adar-zut hauengatik jainkoa haserretu
eta ontzia hondatu gura izatea,
eta hartarako baimena ematen badiote
beste jainkoek, halere, askoz nahiago nuke
kresala edanda behingoz itsasoan hiltzea,
ezen ez uharte mortu honetan pixkanaka
bizia ahituz joan eta azkenean hiltzea.
»

Odisea[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Matías Múgicaren itzulpena Balea Zuria argitaletxearentzat (2025), 267. or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]