Doktorego

Unibertsitatean, doktoregoa edo doktoretza maila akademiko gorena da,[1] unibertsitateko titulazio bat duten pertsonek gai zehatz baten gainean doktorego-tesi izeneko ikerketa-lana egin eta epaimahai batek ebaluatu eta onespena eman ondoren lortzen dena. Titulua lortzeko, doktoregaiak ezinbestean frogatu behar du jatorrizko ikerketa bat modu autonomoan egiteko gaitasuna duela, nazioartean aitortutako kalitate-mailarekin.[2]
Doktoregoa duten pertsonei doktore deritze. Ingeles hizkuntzako herrialdeetan Ph. D. edo Philosophy Doctor hitzak erabiliz adierazten da pertsona batek doktorego-maila duela. Orobat, honoris causa doktoreak izendatzen dira unibertsitatean, bizitzan zehar egindako gizartean egindako ekarpen edo burututako ikerketa edo lanagatik sari moduan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Gida azkarra - Doktorego Eskola - EHU» Doktorego Eskola (kontsulta data: 2026-06-01).
- ↑ Unibertsitatea, Mondragon. «Zer da doktoregoa?» Mondragon Unibertsitatea (kontsulta data: 2026-06-01).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |