Desmond Morris
| Desmond Morris | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Purton, 1928ko urtarrilaren 24a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Naas, 2026ko apirilaren 19a (98 urte) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Ramona Morris (en) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Dauntsey's School (en) Birminghamgo Unibertsitatea : zoologia Magdalen College (1951 - 1954) doktoretza : etologia |
| Tesi zuzendaria | Nikolaas Tinbergen |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | etnologoa, etologoa, primatologist (en) |
| Lantokia(k) | Oxford |
| Enplegatzailea(k) | Oxfordeko Unibertsitatea |
| Lan nabarmenak | ikusi
|
| Jasotako sariak | |
| Influentziak | Nikolaas Tinbergen |
| Kidetza | Londresko Zoologia Elkartea |
| Mugimendua | surrealismoa |
| desmond-morris.com | |
Desmond John Morris (Purton, Wiltshire, Ingalaterra, 1928ko urtarrilaren 24a - Naas, 2026ko apirilaren 19a) zoologo eta etologo ingelesa izan zen. Ramona Baulch historialariarekin ezkondua egon zen, eta hainbat liburu elkarrekin idatzi zituzten.
1960an ITV telebista independienteko saio bateko aurkezle gisa egin zen ezagun. Saioak Zoo Time izena zuen. Bere ikasketak animalien portaerari buruzkoak ziren eta, hortik abiatuta, gisa portaerari buruzkoak. Giza portaera ikuspegi zoologiko batetik azaldu zuen, azalpen soziologiko, psikologiko eta arkeologikoak alde batera utzita. Hortik abiatuta hainbat liburu idatzi zituen eta telebista saio ugari produzitu. Hala ere ikuspegi zoologiko honek eztabaida sutsua sortu zuen.
Bere libururik ezagunena The Naked Ape da, Tximino biluzia, 1967an idatzia. Animalia kontratuan ekologiari buruz hitz egin zuen. Giza zoologikoa liburuan gizakia eta hiri-portaera aztertu zituen.
Feminismoari buruz ere Emakumea biluzik idatzi zuen. Bertan hainbat kulturetan emakumea estaltzeko dagoen joera aztertu zuen.
Artista gisa surrealismoan egin zituen ekarpenak.