Cisco Systems
Cisco Systems, Inc. (NASDAQ: CSCO, 2008 urtean 66.000 langile eta 39 mila miloi US$ baino gehiago irabazi duen nazioarteko korporazio bat da. sare eta komunikazio teknologia eta zerbitzuak saltzen ditu horretarako 5 marka komertzial hauek erabiliz: Cisco, Linksys, WebEx, IronPort, eta Scientific Atlanta.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Cisco systems enpresa Leonard Bosack eta Sandy Lerner senar-emazteek sortu zuten. Honen aurretik Stanford Unibertsitatetan konputazio arloan lan egin zuten. 1986an utzi zuten Stanford enpresa sortzen saiatzeko, eta arrisku-kapitalaren inbertsioa lortu zuten, Sequoia Partners konpainiaren bidez, eta honetako sozio nagusietako bat, Don Valentine, izan zelarik inbertsioaren gakoa. Lehen inbertsioa 2.5 milioi dolar izan ziren Ciscoren heren bategatik. Gero parte nagusiago baten jabe bihurtu ziren inbertsionistak, eta kanpotik ekarri zuten CEO edo nagusi bat, John Morgridge. Kudeaketan tentsioak zeudelarik, eta enpresaren kontrola jada arrisku kapitaleko inbertsionistek zutenean, Morgridgek kaleratu egin zuen Lerner fundatzailea, eta elkartasunez Bosack senarrak ere utzi zuen Cisco 1990eko udan.[1]
Enpresaren izena "San Francisco" izenetik dator: lan egiten zuten bulegoko leihoetako batetik ikusi zuten zuhaitz batek hormirudi batean zegoen "San Francisco" izena bi zatitan bereizten zuela, "San Fran cisco" osatuz, eta hortik hartu zuten. Azken urteetan hizki larririk gabeko "cisco systems" izena erabiltzea hobetsi dute. Enpresak San Frantziskon hasi zuen bere zabalkundea, baina gero konpainiaren bulego nagusiak San Jose-n (Kalifornia, AEB) kokatu zituzten, eta Europarako bulego nagusiak Amsterdam-en (Herbehereak).
Bosackek aurretik unibertsitate bereko beste langile batek, William Yeagerek alegia, garatutako protokolo-anitzeko bideratzaileen softwarea moldatu eta hobetu zuen.
Cisco ez zen izan lehen sare bideratzaile (router) komertziala sortu zuena (EEB), baina bai hauek saltzen lehenengo arrakasta lortu zuena.
21. mendean sareko soluzio eta Interneterako interkonexio gailuak saltzen gehien nabarmendu den konpainietako bat da, Juniper Networks ekin batera, nahiz eta Juniperrek sare bizkarrezur (backbone) gailuak saldu izan dituen batez ere.
Produktuak eta zerbitzuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Sare interkonexio produktuak: router (bideratzaileak), switch (konmutadorek) eta hub-ak (kontzentratzaileak),
- Segurtasun gailuak: firewall (suebaki) eta VPN (sare pribatu birtual) gailuak
- IP telefono produktuak: IP-telefonoak eta callManager IP telefono deien banagunea
- Sare kudeaketa softwarea: CiscoWorks
- Sare biltegiratze produktuak
Hezkuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Cisco systems Ciscopress izeneko argitaratze teknologiko atal bat du, eta haren bidez sare diseinu, kudeaketa zein mantentze lanetan diharduten teknikarien hezkuntza eta hobekuntzarako ziurtagiri programa zabal bat du. Hauetako ziurtagiri batzuk:
- CCDA (Cisco Certified Design Associate)
- CCDP (Cisco Certified Design Professional)
- CCIE (Cisco Certified Internetwork Expert)
- CCIP (Cisco Certified Internetwork Professional)
- CCNA (Cisco Certified Network Associate)
- CCNP (Cisco Certified Network Professional)
- CCSP (Cisco Certified Security Professional)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Mallaby, Sebastian. (2022). «5. Cisco, 3Cpm and the Valley Ascendant» The power law: venture capital and the making of the new future. Penguin Press ISBN 978-0-525-55999-3. (kontsulta data: 2026-05-25).