Edukira joan

Bargota

Bargota
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Bargotaren ikuspegia.

Bandera

Bargotako armarria
Armarria


Mapa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Lizarra
EskualdeaVianaldea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Bargota
AlkateaCristina Remirez Marquinez
(Kudeaketa batzordea)
Posta kodea31229
INE kodea31047
Herritarrabargotar
Geografia
Koordenatuak42°33′40″N 2°18′43″W / 42.561111111111°N 2.3119444444444°W / 42.561111111111; -2.3119444444444
Azalera25,4 km²
Garaiera587 metro
Distantzia74 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria237 (2025:  −10)
alt_left 134 (%56,5)(2019) (%51,9) 123 alt_right
Dentsitatea0,93 bizt/km²
Zahartzea[1]% 15,71
Ugalkortasuna[1] 20,83
Ekonomia
Jarduera[1]% 63,64 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 5,14 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 19.9 + % 16.7 hartzaile (2021)
Kaleko erabilera [3]% 
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.bargota.org/

Bargota[4] ([baɾɣota]) Nafarroako mendebaldean dagoen udalerri bat da, Lizarrerrian eta Erriberan kokatua. Nafarroako hiriburutik 74 kilometrora dago eta 237 biztanle zituen 2025. urteko erroldaren arabera.

Inguru naturala eta kokapena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bargota Tuterako merindadearen hegoaldean kokatzen da. Herrira heltzeko NA-111 errepidea hartu behar da Viana-Lizarra norabidean. Ondoren, zazpi kilometrora, ezkerreko errepidea hartu, eta hiru kilometro ibili ondoren Bargotara heltzen da.

Honako udalerriak ditu mugakide: Mendebaldean Azuelo, Aras eta Viana; ekialdean Esprontzeda, Armañantzas eta Mendabia; iparraldean Torralba del Rio; eta hegoaldean Errioxako Autonomia Erkidegoa.

Klima eta landaredia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bargotak klima mediterraneoaren eta atlantikoaren arteko trantsizioko klima du. Urteko batez besteko tenperatura 10 eta 13 gradu artekoa eta prezipitazioak 500 eta 1.000mm bitartekoak dira. Herrigunean 600mm jausten dira eta udalerriko gunerik menditsuenetan prezipitazio ugariagoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 60 eta 100 bitartean izaten dira, kokagunea zein den.

Jatorrizko landareditik ametz eta haritzen batek baino ez dirau, artea erabat galdu zen nekazaritzaren hedapenarekin, eta XIX. mendetik aurrera, 18 hektarea pinu birlandatu ziren.

Estazio meteorologikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herrigunearen kanpoaldean, itsasoaren mailatik 375 metrora, Espainiako Nekazaritza ministerioaren estazio meteorologikoa dago.[5]


Elizako plaza.
Bargota 1956. urtean, Indalecio Ojangurenen argazkia.

Bargotako lehen giza arrastoak "El Castejon" izeneko aztarnategian aurkiturikoak dira. "El Castejon" zeramika arrastoak aurkitu diren antzinako herrixka zelta izan zen.[erreferentzia behar] Nafarroako erresuma eta Gaztelaren arteko gerren eraginez, Bargotak independentzia galdu eta 1219. urtean Antso VII.a erregeak Vianari anexionatu zizkion ondoko herri guztiak. Erregearen agindua bete ez zuten herri bakarrak Bargota eta Aras izan ziren.

Urteetan zehar, Bargotan hainbat aldiz aldarrikatu zuen Vianatik banatzeko bere nahia, baina Antso VII.aren agindua bete beharrekoa zela eta, ezeztatu egiten zuten behin eta berriro Bargotaren banaketa. Azkenik, 1818. urtean udalerri independente bihurtu zen.

Bargotar ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Aguilar Kodes eta Azuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Codés Azuelo" izeneko parke eolikoa dago. Instalaturiko potentzia 43,20 megawatteko da eta parkearen jabea Acciona Energia da gaur egun.

Herriaren inguruko laborantza lurrak.

Bargotako ekonomiaren ardatza nekazaritza izan da betidanik, eta bereziki ardogintza, Errioxako ardoaren jatorri-izendapenaren barne. Mendeetako aurrerapenen ostean, gaur egungo mahats-biltzeak zerikusi gutxi dauka antzina egiten zenarekin, mekanizazioak mahatsaren biltzea erraztu eta azkertu egin baitu. Bargotan upategi bat dago 1990eko hamarkadaren hasieratik "Biurko Gorri" izenekoa.

Barazkien landaketari dagokionez Nafarroako bestelako herrietan baino garrantzia gutxiago dauka, eta gehienbat, zainzuri, piper eta artora mugatzen da.

Biztanleriaren tamainaUrtea200300400500600700800189019201950198020102040BargotaBiztanleriaren estatistikaOharra: grafiko hau Wikidatan jasotako datuetatik egin da, automatikoki. Daturen bat aldatu edo eguneratu behar izanez gero, egizu Wikidatan bertan.
Biztanleria-piramidea 2025
Guztira: 118 gizon, 119 emakume
%GizonakAdinaEmakumeak%
0.00
 
100+
 
0.00
0.00
 
95-99
 
1.68
1.69
 
90-94
 
5.88
1.69
 
85-89
 
5.04
9.32
 
80-84
 
11.76
6.78
 
75-79
 
9.24
5.08
 
70-74
 
3.36
10.17
 
65-69
 
12.61
11.02
 
60-64
 
10.08
10.17
 
55-59
 
9.24
5.93
 
50-54
 
6.72
6.78
 
45-49
 
5.88
5.93
 
40-44
 
1.68
3.39
 
35-39
 
0.00
3.39
 
30-34
 
2.52
3.39
 
25-29
 
5.88
8.47
 
20-24
 
2.52
2.54
 
15-19
 
1.68
1.69
 
10-14
 
1.68
0.85
 
5-9
 
2.52
1.69
 
0-4
 
0.00
Iturria: Nafarroako Estatistika Institutua / Instituto Nacional de Estadística

2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %1,16 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Bargotan»
  • HELBIDEA: Errege kalea, 22

Hauek izan dira Bargotako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[7]
Carmelo Garcia Alvarez[7] 1979 1983 Agrupacion de Electores
Antonio Fernandez Vicente[7] 1983 1987 Candidatura Independiente de Bargota
Jesus Rodolfo Ruiz de Larrinaga[7] 1987 1991 Agrupacion Electoral Goraño
Pablo Llorens Garcia[7][8] 1991 1995 Herri Batasuna
Saturnino Fernandez Garcia[7] 1995 1999 Independenteak
Marta Garcia Llorens[7] 2000 a 2003 Kudeaketa batzordea
Saturnino Fernandez Garcia[7] 2004 b 2007 Kudeaketa batzordea
Gregorio Garcia Mendaza[7][9][10] 2007 2011 Kudeaketa batzordea
Gregorio Garcia Mendaza[7][10][11][12] 2012 c 2013 d Kudeaketa batzordea
Pablo Llorens Garcia[7][10] 2013 2015 Kudeaketa batzordea
Gurutze Merino Diaz de Zerio[7] 2016 e 2019 Kudeaketa batzordea
Gurutze Merino Diaz de Zerio[7][13] 2019 2020 f Kudeaketa batzordea
Cristina Remirez Marquinez[7][13][14] 2020 2023 Kudeaketa batzordea
Cristina Remirez Marquinez[15][16][17][18] 2023 Jardunean Kudeaketa batzordea

a 1999an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.

b 2003an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.

c 2011n ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.

d Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

e 2015ean ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.

f Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

Azpiegitura eta garraioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an elektrizitatearen Espainiako kudeatzaile publikoa den Red Eléctricak Castejón eta Gasteiz artean 400.000 volteko goi-tentsio linea bat eraikitzeko proiektua proposatu zuen. Proiektu horren arabera 46 metroko goi-tentsio dorreak eraikiko ziren Lizarraldeko hainbat udalerri zeharkatuz[19]. 2008an proiektuaren aurkako talde bat sortu zen, eta 2010eko urtarrilaren 31n proiektuaren inguruko bozketa antolatu zen Arabako bost herri eta Nafarroako hogei herritan. Ezezko botoak %98,9 izan ziren[20].

La Estellesaren Donostia eta Logroño bitarteko lineak (NA-10 zenbakiko emakida) geltokia dauka herrian. Lineak honako ibilbidea egiten du:

Nafarroako gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera Bargota eremu ez-euskalduneko udalerria zen, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania zen. 2001eko erroldaren arabera, herritarren %2,74k zekien euskaraz hitz egiten.

2017ko ekainaren 22an Nafarroako Parlamentuak eremu mistora pasatzea erabaki zuen, beste 43 udalekin batean.

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bargotako zelaiak.

Bargotako jaiak irailaren 8tik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dira Nievako Ama Birjinaren omenez. Jaietako egun nagusia irailaren 8a da, Ama Birjinaren eguna. Egun horretan, herritarrek Ama Birjinaren irudia ateratzen dute herriko kaleetan zehar prozesioan.

ean bestalde udaberriko jaiak antolatzen dira, Poioko Ama Birjinaren omenez, normalean San Isidroren osteko lehen igandean. Bargotarrak Ama Birjinaren baselizara joaten dira, eta meza entzun ostean, ondoko frontoian bazkari herrikoia antolatzen da.

Ospatzen diren beste jaiegunen artean San Sebastian (urtarrilaren 20an), eta Corpus Christi eguna daude.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 1 2 3 4 5 Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. Euskararen Adierazle Sistema. Euskara-gaitasuna adinaren eta sexuaren arabera. EAE (eskualdeka/udalerrika). Eusko Jaurlaritza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. Euskaltzaindia. 155. araua: Nafarroako udal izendegia. .
  5. Nafarroako Meteorologi Agentziaren webgunea.[Betiko hautsitako esteka]
  6. Javier Sierra eta Jesús Callejo: La España extraña. Bartzelona: Planeta, 1997, 2015an gaurkotuta.212-213 or.
  7. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública.» www.mptfp.gob.es (kontsulta data: 2020-04-09).
  8. (Gaztelaniaz) «Inhabilitado un ex alcalde de HB por negarse a dar la lista de mozos para la mili» El País 1996-03-21 ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2020-08-09).
  9. (Gaztelaniaz) «"La alcaldía está abierta a todos los vecinos, de los que siento respaldo"» Diario de Navarra 2008-10-25 (kontsulta data: 2022-05-25).
  10. 1 2 3 (Gaztelaniaz) «Pablo Llorens sustituye a Goyo García en la alcaldía de Bargota» Revista Calle Mayor 2013-01-24 (kontsulta data: 2020-08-09).
  11. (Gaztelaniaz) «Bargota vota por mayoría al alcalde actual» Diario de Navarra 2012-03-25 (kontsulta data: 2022-05-25).
  12. (Gaztelaniaz) «Nuevas comisiones gestoras en Acedo, Saigots, Bargota y Uztegi» Noticias de Navarra 2012-05-03 (kontsulta data: 2022-05-25).
  13. 1 2 (Gaztelaniaz) «Una consulta popular en enero cambió este lunes la alcaldía de Bargota» Diario de Navarra 2020-07-14 (kontsulta data: 2022-05-25).
  14. (Gaztelaniaz) «Cristina Remírez, elegida nueva alcaldesa de Bargota» Noticias de Navarra 2020-07-14 (kontsulta data: 2022-05-25).
  15. (Gaztelaniaz) «Municipios sin alcalde: así funcionan los ayuntamientos bajo el gobierno de una comisión gestora» Newtral 2023-12-01 (kontsulta data: 2024-08-31).
  16. (Gaztelaniaz) «Un total de 51 municipios navarros conoce ya quién será su alcalde desde junio» Diario de Navarra 2023-04-27 (kontsulta data: 2023-10-03).
  17. (Gaztelaniaz) «El 95,5% de los ayuntamientos de Navarra han renovado alcaldía» Diario de Navarra 2023-12-17 (kontsulta data: 2024-11-01).
  18. (Gaztelaniaz) «17 poblaciones de Codés reúnen esfuerzos contra su despoblación» Diario de Noticias de Navarra 2024-10-11 (kontsulta data: 2024-10-12).
  19. http://sites.google.com/site/nolineadealtatension/Home/RATplanoAldizk.pdf?attredirects=0[Betiko hautsitako esteka]
  20. http://www.elcorreo.com/vizcaya/20100201/alava/votantes-rechaza-linea-alta-20100201.html El Correo Español egunkariaren webgunea

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]