Angelus

Angelus hitz horrekin hasten den otoitza da, goizean, eguerdian eta arratsean errezatzen dena. Gainera, otoitz hori egiteko ordua dela adierazten duen ezkila ere bada.[1] Hots horiei argi-ezkila[2], eguerdi-ezkila[3] eta ilun-ezkila[4] izena ematen zaie, Iparraldean ere zeinu[5] [6] [7] esaten zitzaien.
Bere izena, bere bertsio latinaren lehen hitzetatik hartzen du: «Angelus Domini nuntiavit Mariae» (euskaraz: «Jainkoaren aingeruak adierazi zion Mariari»). Misterioa laburbiltzen duten hiru testu ditu. Modu alternatiboan errezitatzen dituzte bertseta eta honen erantzuna. Hiru testuen artean, Agur Maria errezitatzen dute. Eguneroko otoitza da Eliza katolikoan.
Angelusaren idazkera, batzuen ustez, Urbano II.ak egin zuen, eta, beste batzuen ustez, Joan XXII.ak. Egunean hiru aldiz errezitatzeko ohitura, berriz, Luis XI.a Frantziakoaren ideia izan zen, nork, 1472an, egunean hiru aldiz errezitatzeko agindu zuen.
Hitzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko bertsioa[8]:
|
Latinezko bertsioa:
| ||||||
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. Hiztegia. .
- ↑ «argi-ezkila» Orotariko Euskal Hiztegia (kontsulta data: 2025-06-19).
- ↑ «eguerdi-ezkila» Orotariko Euskal Hiztegia (kontsulta data: 2025-06-19).
- ↑ «ilun-ezkila» Orotariko Euskal Hiztegia (kontsulta data: 2025-06-19).
- ↑ «argi-zeinu» Orotariko Euskal Hiztegia (kontsulta data: 2025-06-19).
- ↑ «eguerdi-zeinu» Orotariko Euskal Hiztegia (kontsulta data: 2025-06-19).
- ↑ «ilun-zeinu» Orotariko Euskal Hiztegia (kontsulta data: 2025-06-19).
- ↑ OTOITZAK EUSKARAZ / ORACIONES EN EUSKERA. 2011-10-22.