Angel Alkalde
Itxura
| Angel Alkalde | |||
|---|---|---|---|
(2010) | |||
1989ko abenduaren 2a - 1993ko apirilaren 13a ← Josu Muguruza Barrutia: Bizkaia Hautetsia: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak | |||
| Bizitza | |||
| Jaiotza | Portugalete, 1943ko maiatzaren 2a (83 urte) | ||
| Herrialdea | |||
| Hezkuntza | |||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||
| Jarduerak | |||
| Jarduerak | politikaria | ||
| Lantokia(k) | Madril | ||
| Kidetza | Euskadi Ta Askatasuna | ||
| Ideologia eta sinesmenak | |||
| Alderdi politikoa | |||
Angel Alkalde Linares (Portugalete, 1943ko maiatzaren 2a) bizkaitar politikari ohia da. Ezker abertzalearen kidea, ETArekin harremanak izateagatik kartzela-zigorra jasan zuen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Botikaria lanbidez, 1983 eta 1987 artean jaioterriko Herri Batasunaren zerrendetan parte hartu zuen baina ez zen zinegotzi hautatua izan. 1988an ETArekin zerikusia zuela atxilotua,[1] 1989ko Espainiako hauteskunde orokorretan parte hartu eta Josu Muguruza erail zutenean, diputatu bilakatu zen.[2] Espainiako Auzitegi Gorenak epaitu eta zigortu zuen.[3]
Hala ere, ihes egin eta 1999an delitua preskribatu zen. 2003an Donostian ustekabez agertu eta klandestinitatea utzi zuen.[4] 2005ean terrorismo goresteagatik berriro atxilotu zuten.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Un presunto» El País 1988/08/04.
- 1 2 «Detenido en los alrededores de la Audiencia Nacional el presunto etarra Ángel Alcalde Linares» El Mundo 2005/02/12.
- ↑ «Los otros etarras a la fuga» ABC 2011/04/20.
- ↑ «Un etarra huido vuelve a Portugalete» El País 2003/01/19.