Ane Briz
| Ane Briz | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Sestao, 2002ko urtarrilaren 20a (24 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | boleibol jokalaria |
Ane Briz Valin (Sestao, 2002ko urtarrilaren 20a) goi mailako boleibol eta hondartza-bolei jokalari bizkaitarra da. Besteak beste, Euskadiko sub 21 hondartza bolei, Euskadiko sub 19an, Euskadiko Bolei-hondartzako kategoria absolutuan txapelduna izan da eta Euskadiko boleibol Absolutuko txapelketan 2.a.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ane Briz Valin 2002ko urtarrilaren 20an jaio zen, Sestaokoa da sortzez, eta bertako boleibol klubean (CV Sestao) dihardu. Hain zuzen, Sestaoko Boleibol Klubarekin 6 urte eman zituen Superliga 2-n (Espainiako bigarren ligan) jokatzen eta 2 denboraldi 1.mailan: 2018ko denboraldia eta 2024/25ekoa.[2]
Bere jokalari ezaugarriei dagokienez, 1,75cm-ko altuera dauka, aurkako postuan jokatzen du, eta 3.zenbakia darama kamisetan.[3]
Ane Brizek sari ugari lortu ditu bere boleibol ibilbidean 19 eta 21 azpiko kategorietan; esate baterako, 2019an Euskadiko 21 azpiko kategorian hondartza bolei eta Euskadiko 19 azpikoan urrezko dominak irabazi zituen. Urte horretan bertan, 19 eta 21 azpiko kategorietan txapelketa autonomikoan Oihane Gutiérrezekin zilarrezko dominak erdietsi zituen. 2021ean berriz ere irabazi zuen urrea 21 azpiko kategorian Euskadiko txapelketan Uxue Lorenzorekin batera.
Horrez gain, kategoria absolutuan ere zenbait sari irabazi du; hala nola, Euskadiko Absolutoko txapelketan brontzezko domina lortu zuen 2019an Nagore Ruizekin batera, eta 2021 eta 2023an zilarreko dominak lortu zituen Euskadiko hondartza Boleibol kategoria absolutuan Ziortza Tejedorrekin bikotea osatuz. 2022an, ordea, urrezko domina eskuratu zuen Nerea Izagirrerekin Euskadiko Bolei-hondartza txapelketako kategoria absolutuan.[4][5]
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1. saria 2019an Euskadiko bolei-hondartzako txapelketan 19 azpiko kategorian Maider Bredarekin batera (Galindo, Sestao) .
- 3.saria 2019an Euskadiko Bolei-hondartza txapelketako kategoria absolutuan Nagore Ruizekin batera (Zurriola, Donostia).
- 2.saria 2019an 19 azpiko kategorian txapelketa autonomikoan. Oihane Gutiérrezekin batera (Galindo, Sestao).
- 2.saria 2019an 21 azpiko kategorian txapelketa autonomikoan Oihane Gutierrezekin batera (Galindo, Sestao).
- 1.saria 2021ean Euskadiko txapelketan 21 azpiko kategorian Uxue Lorenzorekin batera (Galindo, Sestao).
- 2.saria 2021ean Euskadiko hondartza Boleibol kategoria absolutuan Ziortza Tejedorrekin batera.
- 1.saria 2022an Euskadiko Bolei-hondartza txapelketako kategoria absolutuan Nerea Izagirrerekin batera.
- 2.saria 2023an Euskadiko Hondartza Bolei kategoria absolutuan Ziortza Tejedorrekin batera (Galindo, Sestao).[6][7][8]
Aitortza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2019an Sestaoko Udalak emakume promesarik onenaren saria eskaini zion hondartzako boleibolean 21peko Euskadiko txapelduna, 19peko Euskadiko txapelduna eta Euskadiko txapelketa absolutuan 3.a izateagatik.[9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Sitio de la competición por Data Project» rfevb-web.dataproject.com (kontsulta data: 2025-04-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) enSestao.com. (2023-09-19). «Un rejuvenecido CV Sestao prepara su nueva etapa en Primera División» enSestao.com (kontsulta data: 2025-04-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Clupik. «ANE BRIZ VALIN | CV Sestao | Superliga 2» Federación Vasca de Voleibol (kontsulta data: 2025-04-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) enSestao.com. (2023-05-30). «Podio histórico del CV Sestao en el Campeonato de Euskadi de Voley Playa» enSestao.com (kontsulta data: 2025-04-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Olazabal, Peru. (2023-05-31). «El CV Sestao copa un podio histórico en el Campeonato de Euskadi de Vóley Playa» El Correo (kontsulta data: 2025-04-06).
- ↑ Euskalkirola TB. (2023-11-06). EuskalkirolaTB Magazine 8-11-2023. (kontsulta data: 2025-04-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Benito, Iñaki. (2019-11-07). «A seguir sobre la ola buena» ElDesmarque (kontsulta data: 2025-04-06).
- ↑ «RFEVB - CV Sestao se reinventa y prepara su nueva etapa en Primera División» www.rfevb.com (kontsulta data: 2025-04-06).
- ↑ https://www.sestao.eus/eu-ES/Albisteak/Orriak/20191219_SestaoKirolakreconocealosmejoresdeportistasdelano2019.aspx[Betiko hautsitako esteka]