Edukira joan

Alpaka

Wikipedia, Entziklopedia askea
Alpaka
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaCamelidae
GeneroaVicugna
Espeziea Vicugna pacos
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Ernaldia293 egun
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakalpaca fiber (en) Itzuli eta Alpaca fur-skins (en) Itzuli
Genomaren kokapenadnazoo.org… eta ensembl.org…

Alpaka[1] (kitxuatik allpaqa; sailkapen zientifikoa Lama pacos), guanakotik eratorritako bi espezieetako bat da.

Alpaka bikuinatik etxekotutako espeziea da, llamatik ekarpen genetiko txiki batzuk dituena.[2]

50 eta 55 kilogramo arteko pisua dute eta 95 cm luze izaten dira. Ileek 12 eta 28 mikrako diametroa dutenez, artilegintzan oso erabiliak dira.

Andeetan bizi dira 3.500 eta 5.000 metro artean, bereziki Peru eta Bolivian eta banaka batzuk, Argentinan. Hala ere, Estatu Batuetan, Europan eta Zeelanda Berrian asko bizi dira, ustiakuntza dela eta.

Bere generoko beste espezieekin batera, batez ere llamarekin, eta familiako beste batzuekin batera erasotua sentitzen denean, txu egiteko ohitura du.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «alpaka1». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2026-03-22).
  2. Wheeler, J.; Kadwell, M., Fernández, M., Stanley, H. F., Baldi, R., Rosadio, R. & Bruford, M.W.. (2001). «Genetic analysis reveals the wild ancestors of the llama and the alpaca» Proceedings of the Royal Society B: Biological Sciences 268 (1485): 2575-2584.  doi:10.1098/rspb.2001.1774. PMID 11749713. PMC 1088918..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Animalia Artikulu hau animaliei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.