Agnes Denes
| Agnes Denes | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Budapest, 1931ko maiatza (95 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Columbia Unibertsitatea Columbia University School of the Arts (en) New School |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | margolaria, landa artista, ilustratzailea eta conceptual artist (en) |
Parte-hartzailea
| |
| Lantokia(k) | New York |
| Jasotako sariak | ikusi
|
| Mugimendua | Arte kontzeptuala Land arta |
| Izengoitia(k) | Denes, Agnes Cecilia |
| agnesdenesstudio.com | |
Agnes Denes (Budapest, 1931ko maiatzaren 31) hungariar artista da, New Yorken bizi dena. Bitarteko ugarirekin egindako lanengatik da ezaguna: poesian eta filosofian, eskuz eta ordenagailuz egindako diagrama konplexuetan (berak Filosofia Bisuala deitzen du), eskulturan eta ingurumen-instalazioetan.[1]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Budapesten jaio zen, Hungarian, 1931. urtean. Bere familia Nazien okupaziotik bizirik atera zen eta Suediara joan zen 40ko hamarkadaren erdialdean.[2] Nerabea zela Estatu Batuetara joan ziren bizitzera. Hizkuntzak behin eta berriz aldatzeak ikusizko arteetan zentratzera eraman zuen, "bat-batean isildua" sentitzen baitzen. New Yorken pintura ikasi zuen New Schoolen eta Columbiako Unibertsitatean, eta bere lan batzuk erakutsi eta saldu zituen. Laster utzi zuen pintura, mihiseak berarentzat zeuzkan mugak zirela eta, horrela beste eremu batzuetan arakatu zitzakeen ideietan zentratu zen.[1] Natura, orduan, bere ekintza-eremuetako bat bilakatu zen eta Land Art-eko ordezkari garrantzitsu bihurtu zen.[3]
70eko hamarkadaren hasieran New Yorkeko galeria utzi zuen, A.I.R. Gallery-ren sortzaileetako bat izateko, Estatu Batuetan sortutako emakume artisten lehen galeria-kooperatiba.[4] Ordutik, 450 erakusketa baino gehiagotan parte hartu zuen mundu osoko galeria eta museoetan, eta 6 liburu idatzi zituen.[5]
Denesek 10 lan ditu New Yorkeko Arte Modernoko Museoan.[6] New Yorkeko Arte Museo Metropolitarrak bere bildumako 5 pieza erosi zituen.[7] Eta Estatu Batuetako Artearen Whitney Museoaren bilduma iraunkorrean Denesen 3 lan daude.[8] Gainera, munduko 43 museotan ere badago bere lana.[9]
2019. urtean Agnes Denes: Absolutes and Intermediates erakusketa egin zen, The Shed kultur gunean (New York). Bere lehen atzera begirakoa izan zen.[10]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere lanik ezagunenetako bat Wheatfield -- A Confrontation da, 1982koa. Manhattaneko orube bateko 8000 m² lur ereingarri bihurtu eta bertan garia landatu zuen. Ureztatzearekin eta ongarritzearekin, galsoroa hazi egin zen, eta ikusmin handia eragin zuen New York hirian. Gari-sailak ez ezik, haren kolore horiak ere kontraste harrigarria sortzen zuten etxe orratz ilunen gogortasunarekin, haien aurrean hazi baitzen. Lan horren bidez, hirigintzaren eta nekazaritza-ekoizpenaren arteko distantzia salatu nahi zuen, baina baita zerealen merkatua baldintzatzen zuten interes politiko eta ekonomiko guztiak ere. Bere hitzetan, "kudeaketa akatsei eta munduko goseaz ohartarazi nahi zuen. Intrusio bat zen sanctasanctorumean, erronka bat Zibilizazio Handiari. Aldi berean Shangri-la zen, miniaturazko paradisua, bere haurtzaroa, udako arratsalde bero bat landan, bakea zen".[3]
Honela sailka ditzakegu bere lanak:
Ekologistak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Rice/Tree/Burial 1968, Eco-Logic, Sullivan konderria, New York; 1977an berreraikia Artparken[11]
- Agnes Cenes Artparken, 1977-1979
- Wheatfield, a Confrontationn 1982 Manhattan, Battery Parkeko zabortegia.[12][13][14]
- Tree Mountain-a living time capsule 1996, Ylöjärvi, Finlandia[15][16][17]
- A Forest for Australia, zuhaitzak birlandatzea Melbournen (Australia), 1998an[18][19][20]
- Nieuwe Hollandse Waterlinie Master Plan, 2000
- North Waterfront Park Masterplan, Berkeley, Kalifornia, 1988-91.[21]
- The Living Pyramid, Socrates Sculpture Park, Long Island City, New York, 2015.[22]

Ikusizko filosofia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1968tik aurrera, filosofiaren esplorazio intentsiboa hasi zuen artearen bitartez. Emaitza, Cornelleko Unibertsitateko Jill Hartz-en arabera, "lan multzo izugarria izan zen, zorroztasun intelektualagatik, edertasun estetikoagatik, analisi kontzeptualagatik eta ingurumen kezkarengatik bereizten dena".
Eskultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sculpa tures of the Mind 1968-2012[23]
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Book of Dust: The Beginning and the End of Time and Thereafter, 1989 Visual Studies Workshop Press, Rochester, New York. 200 or.
- The Human Argument, 2008 Spring Publications, Putnam, Connecticut.
- Poetry Walk—Reflections: Pools of Thought, 2000 Charlottesville, Va.: University of Virginia Art Museum.
Katalogoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Agnes Denes: Perspectives, Corcoran Gallery of Art, Washington D. C., 1974.
- Agnes Denes: Sculpa tures of the Mind / Philosophical Drawings by Amerika Haus Berlin, 1978
- Agnes Denes 1968-1980, Gary Garrels curator, Hayden Gallery, MIT, Boston, 1980
- Agnes Denes: Concept into Form, Works : 1970-1990, Arts Club of Chicago, 1990
- Agnes Denes by Jill Hartz, Herbert F. Johnson Museum of Art, Cornell University, 1992 [2]
- The Visionary Art of Agnes Denes: An Exhibition of 85 Works, Gibson Gallery, 1996 [3]
- Project for Public Spaces, a Retrospective, Samek Art Gallery, Bucknell University, Lewisburg PA; 2003
- Agnes Denes: Work 1969-2013, curated and edited by Florence Derieux, FRAC Champagne-Ardenne, Firstsite Colchester, Mousse Publishing, 2013-2016
- Agnes Denes: Absolutes and Intermediates, edited by Emma Enderby, The Shed, 2019
Sariak eta aitzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- National Endowment for the Arts erakundearen lau beka.
- New Yorkeko Estatuko Arteen Kontseiluaren lau beka.
- CAPS beka (1972).
- Fundazio Nazionalaren bekak (1974 eta 1975).
- Berlingo DAAD beka, Alemania (1978)
- Arte eta Letren Amerikar Akademiaren Saria (1985)
- Eugene McDermott Saria Arteetan, MITekoa (1990).[24]
- Erromako Akademia Amerikarraren Erroma Saria (1998).[25]
- Jill Watson Saria, Carnegie Mellon Unibertsitateko Arteetako diziplina arteko lorpenari (1999).[26]
- Anonymous Was a Woman saria (2007).[27]
- Estatu Batuek Hungarian duten Enbaxadako Kultura Diplomaziaren Enbaxadore Saria (2008)
- Berrikuntza Artistikoaren Saria, The Phillips Collection, Washington D. K. (2020)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1 2 New York Times, Nov 28, 2012 - Stretching Her Creativity as Far as Possible by Carol Kino. 28 de noviembre de 2012.
- ↑ Museum of Modern Art bio page for artist Agnes Denes. .
- 1 2 «De Alice Aycock a Mary Miss, las mujeres del Land Art» masdearte. Información de exposiciones, museos y artistas.
- ↑ Lovelace, Carey. Aloft In Mid A.I.R.. .
- ↑ Agnes Denes Studio Biography. .
- ↑ Museum of Modern Art Online Collection. .
- ↑ Metropolitan Museum Online Collection. .
- ↑ Whitney Museum Online Collection. .
- ↑ Agnes Denes CV at Leslie Tonkonow Artworks + Projects. .
- ↑ Cotter, Holland. (7 de noviembre de 2019). At 88, Agnes Denes Finally Gets the Retrospective She Deserves. ISSN 0362-4331..
- ↑ Boettger, Suzaan. (November 2008). «Excavating Land Art by Women in the 1970s» Sculpture 27 (9): 38–45..
- ↑ New York Times, June 6, 1982 - A Critic's Guide to the Outdoor Sculpture Shows by Grace Glueck. 11 de junio de 1982.
- ↑ «On Public Art - Agnes Denes» Critical Inquiry (Summer 1990, Volume 16, Number 4).
- ↑ Artist's Website - Description with 9 Photos of Wheatfield. .
- ↑ Agnes Denes. .
- ↑ Artist's Website - Description and 2 Photos of Tree Mountain. .
- ↑ Artist's Website - Description and Diagram of Tree Mountain. .
- ↑ Marquette University - Agnes Denes: Projects for Public Spaces. .
- ↑ Denes, Agnes. My work as an environmental artist. .
- ↑ Artist's Website - Description and Diagram of Forest for Australia. .
- ↑ Artist's Website - Description and 12 photos of sketches from North Waterfront. .
- ↑ Socrates Sculpture Park, The Living Pyramid. .
- ↑ New York Times, Nov 22, 2012 - Agnes Denes: 'Sculptures of the Mind: 1968 to Now', by Ken Johnson. 22 de noviembre de 2012.
- ↑ MIT Visiting Artists Roster. .
- ↑ «Winners of the Rome Prize for Work and Study Abroad» The New York Times (April 19) 19 de abril de 1997.
- ↑ Bates College bio of Agnes Denes. .
- ↑ ArtForum, Dec 13, 2007. .